Urretxuko eta Zumarragako musikaelkarteek, Santa Zezilia eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatudituzte. Santa Zezilia, musikarien eguna, azaroaren 22an izango denarren, ekitaldiak gaur hasita datozen egunetan luzatuko dira.
Gaur, 18:00etatik aurrera, SecundinoEsnaola musika eskolako ikasleak bi herrietako kaleak musikazjantziko dituzte. Flauta taldearen eta kantuko ikasleen txanda izangoda gaur.
Larunbatean ere izango da musikaekitaldirik. Kalejirak eginngo dituzte Iparragirre Balerdi MusikaTailerrak, 11:00etan hasita, Zumarragako Musika Bandak 12:00etan, etaherriko musika talde ezberdinek 18:30etik aurrera. Zumarragan,geltokietako plazatik hasi, eliza ondoko plazatik pasatu etaAreizaga-Kalebarrenen amaituko dute kalejira. Urretxun, Pagoetatikabiatuta, Domingo Mendiaratz plazan eta Labeaga kalean, Goierrielkarteko plazatxoan egingo dituzte geldialdiak,Areizaga-Kalebarrenen amaitzeko.
Gainera, Antxiñako Ama txistulari taldeak, meza antolatu du hildako taldekideen alde. Meza, Antioko baselizan izango da, larunbatean, 17:00etan.
Santa Zezilia egunean, asteartean ereegitarau oparoa izango da. 17:30ean, Secundino Esnaola musikaeskolako ikasleak Urretxuko eta Zumarragako kaleak zeharkatukodituzte. 19:30ean, Antzinako Ama txistulari taldeak kalejira egingodu Zumarragan, eta Lizarriturri txistulari taldeak, aldiz Urretxun.