Zumarragako Misioen Lagunek etaJasokundearen parrokiako katekistek elkartasun denda ireki duteBidezar kalean. Haitin proiektu berria jarriko dute martxan. Behineskola eginda, haurrek etxean ikasi ahal izateko eguzki lanparakbidaliko dituzte.
Ez dute diru askorik ateratzenelkartasun dendarekin. Saltzen duten guztiak bidezko merkataritzarenbarruan dago. Gobernuz kanpoko hainbat erakundek bideratutakoproduktuak dira. Dendan Gabonetako loteria ere saltzen dute, etamartxo aldera elkartasun afaria antolatuko dute Misioen Lagunek.Ekintza horiekin guztiekin biltzen duten diruarekin burutuko duteproiektu berria.
Haitiko Laveneou herrian eskola eraikidute, Herriak Elkarlanean taldeak bideratutako proiektuan. Goierrikoerakunde eta enpresa batzuren laguntza jaso dute proiektuhorretarako. Orain, Zumarragako Misioen Lagunek, eskolara doazenhaurrek etxean ikasteko aukera izan dezaten, lanparak bidalikodituzte. Eguzki lanparak izango dira, ”haur bakoitzeko edo etxebakoitzeko bidaliko ditugun ez dakigu”, dio AintzaneArizmendiarrieta Misioen Lagunen kideak. Ume horiek, eskolatik irtetean, etxeanlagundu behar dutela dio Arizmendiarrietak; ”egur eta ur bilatokietara joan behar dira, eta etxeko lanak egiteko ordua iristerakoilundu egiten du”.
Urtarrilean Herriak Elkarlanean taldeakHaitira edukiontzia bidaliko duela aurreikusita dago. Misioen Lagunekorduan bidaliko dituzte lanparak. ”Janaria biltzeko kanpaina ereegingo dugu, urtero bezala”. Dendaren helburua, etekin ekonomikoaateratzea baino, ”kontzientziazio lana egitea” da. Eskoletakotaldeak joaten dira, eta dendaren helburuak eta saltzen dituztenproduktuen ezaugarriak azaltzen dizkiete.
Aukera zabalagoa
Egilea: Goierriko Hitza