Bihar hasi eta azaroaren 27rabitartean, Hondakinen Sortze Prebentzioaren Europako Astea ospatukoda. Urretxun eta Zumarragan, udalek ekintza berezirik burutuko ezbadute ere, aste honek bultzatzen dituen helburuekin bat egiten du,eta hala jakinarazi dute prentsa ohar bitartez.
Izan ere, hondakinen prebentzioa arazolarria bilakatu da Europar Batasuneko herrialdeetan. Azken 40urteetan, etxeko hondakinen sorrera bikoiztu egin da, %1 eta %2arenarteko hazkundearekin. Kudeatu beharreko hondakinen handitzeak,berekin dakartza gaikako bilketa eta tratamentu azpiegiturak sortubeharra, herri agintaritzei gastu esanguratsuak ekarriko dizkiena.
Horregatik, bi udaletako ingurumendepartamentuetatik, ”hondakinen sorrera prebenitzeko, edonorklagundu dezakeela” gogorarazi nahi izan dute. Egunero, ”etxean,lantokian edota eskolan, erosketak egiteko orduan edo aisialdian”egin daitekeen zerbait dela azpimarratu dute. ”Denok gutxitudezakegu hondakinen sorrera, ekintza eta ohitura aldaketa txikiekin:berriz kargatzeko pilak erabiliz, ontziratu gabeko produktuak erosiz,ordezko ekologikoak erosiz, txorroteko ura edanez, konposta sortuz,etab.”.
Ekintza hauen artean bat azpimarratudute: bi udalek martxan jarritako boltsak berrerabiltzeko kanpaina.Hala,”Plastikozko poltsarik EZ! Zeurea erabili! kanpaina gogoratuz,herritarrak, eguneroko erosketetan poltsa berrerabilgarriakerabiltzen jarrai dezaten animatu nahi ditugu”, esan dute.
Argazkia: Mikel Serrano Zumarragakoalkatea, eta Javi Godoy merkatarien ordezkaria poltsaberrerabilgarrien kanpaina aurkeztu zutenean.
Egilea: Asier Zaldua