Etzi hasi eta igandera bitartean,antzerkia, kantaldiak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak eta kulturenarteko azoka bat egingo dituzte Urretxun. Euskal kultura eta nafaridentitatea gizarteratzeko helburuz antolatu dute egitasmoa.
Ostiralean 18:00etan irekiko dutekulturen arteko azoka Urretxuko Gernikako Arbola plazan.Kataluniatik, Bretainiatik, Andaluziatik, Galizatik, Aljeriatik edotaNafarroatik etorritako ekoizleak izango dira bertan. Artisautza etaelikagaigintza arloko azoka izango da. Bisitariek topatuklo ditutensalmenta postuen artean, antolatzaileek Iparraldeko Idoki elkartearendendak eta Nafartarrak tabernaren postua nabarmendu dituzte.
Lehenak fruitu goxoak, tisanak etainfusioak, txerrikiak, ahuntz gasna, behi gasna eta esnekiak eta ardigasna eskainiko ditu. BIgarrenak, berriz, Euskal Herrian egindakoedariak: Oiartzungo Pagoa garagardoa, Zornotzako Uxarte sagardoa,Lezamako Erdikoetxe txakolina, Bakioko Doniene apardunak, AldudekoMamiño Ziropak edota Bargotako Biurko Gorri arnotegia bertanizango dira. Azoka, baina, bestelako kultur egitaraubatekin jantziko dute.
Hitzaldiak Juan Martin Elixpuruk, BeñiAgirrek, Angel Rekaldek eta Juan Mari Beltranek eskainiko dituzte.Kantaldiak, aldiz, Joseba Irazokik, Pettik eta Mauleko Jean Bordaxarlaukoteak. Bestalde, Iñaki Ttolak argazki emanaldia egingo dueta Sebastopoleko Titiriteroek kale antzerkia eskainiko dute. Herrikomusikariak ere izango dira azokan, Urretxuko txistulariak edotadultzainariak, kasu.
Egitaraua
Azaroak 25, ostirala:
- 18:00etan.- Azokaren irekiera, Lizarriturri txistulari taldeak lagunduta.
- Ondoren.- ”1512, Nafarroako konkista” erakusketaren irekiera.
- 18:30ean.- Hitzaldia, ”Iruña-Veleia, egia ala gezurra?” izenburpean, Juan Martin Elexpururen eskutik.
- 20:00etan.- Joseba Irazokiren (Bera) kontzertua.
Azaroak 26, larunbata:
- 11:00etan.- Azokaren irekiera Sekundino Esnaol Musika Eskolako trikitilari taldeak alaiturik.
- 12:00etan.- Hitzaldia, ”1512, Nafarroako konkista” izenburupean hitzaldia Nabarralde taldeko Beñi Agirreren eskutik.
- 13:00etan.- Petti-ren (Bera) kontzertua
- 17:00etan.- Haurrentzako antzerkia ”Arrain herriaren memoria galdua” izenburupean, Ixabel Agirresaroberen eskutik.
- 18:30ean.- Amaren alabak (Urdiñabe, Xiberoa) taldearen emanaldia. Abesti eta dantza tradizionalean oinarritutako koreografia ikuskizuna.
- 19:30ean.- ”Lilak udaberrian” diaporama Iñaki Ttolaren eskutik.
Azaroak 27, igandea:
- 11:00etan.- Azokaren irekiera Mendiaraz Anaien txalaparta doinuak lagundurik.
- 12:00etan.- Hitzaldia ”Orreagako gudak” izenburupean Angel Rekalde eta Beñi Agirreren eskutik.
- 13:00etan.- Jean Bordaxar laukotearen (Maule-Lextarre-Xiberoa) kontzertua.
- 17:00etan.- Kale-antzerkia Sebastopoleko Titiriteroak (Hernani) taldearen eskutik.
- 18:00etan.- Hitzaldia ”Tradiziozko musikaren soinuzko osagaiak” izenburupean musikaz lagunduta, Juan Mª Beltranen eskutik.