Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duaurten berriz, Kultura Bonoa kanpaina, eta Zumarragako eta Urretxukoudalak bat egin du ekimenarekin. Herritarren artean kultur produktuensalmenta bultzatzea du helburu kanpainak, besteak beste. Horretarakobonoak jarriko dituzte herritarren eskura 25 euroren truke. Bonohauen bitartez 40 euroko gastua egin ahal izango da liburu, disko edomuseoetarako sarrera nahiz kultur ekimenetan.
Zumarragako eta Urretxuko kasuan,kultura bonoaren bitartez, bi herrietako udalek urte osorakoantolatzen duten antzerki egitarauko urteko txartela eskuratzekoaukera izango da. Kultura Bonoak Kutxako kutxazainetan eskuratudaitezke abenduaren 12tik urtarrilaren 5era bitartean.