Ederra aurtengo egosketa puntuak utzi digun emaitza. Nobel saria Tomas Tranströmer suediarrari egokitu zaio.
Haren liburu bat, Deshielo a mediodia. Cervantes saria Nicanor Parra txiletarrak eskuratu du. Bere liburu bat, Chistes para desorientar a la (policía) poesía. Leonard Cohenek eskuratu du Asturiasko Printze saria. Eta bero-bero eta euskaraz: Serranoren Hiri gorritik; Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat; Jon Benitoren Bulkada; Mikel Etxabururen Zu zara orain txoria; Leire Bilbaoren Scanner; Josetxo Azkonaren Ez naiz Fujin izan; Hasier Larretxearen Atakak; Juaristiren Aingeruaren angelua; Martin Etxeberriaren Zakurraren poema eta beste hezurrak; Tere Irastortzaren Eta orain badakit; Paddy Rekalderen Spray; Mikel Ibargurenen Joan da negua edo Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuaren edizio berria.
Jose Luis Padron
