1998an sinatu zen, Zumarragako etaLegazpiko kiroldegien arteko lankidetza hitzarmana. Hitzarmen honek,Zumarragako nahiz Legazpiko kiroldegietako erabiltzaileei, Ispillakozein Bikuñako instalazioak erabiltzea ahalbideratzen zieten.Baldintza bakarra, bi kiroldegietako batean bazkide izatea zen.
Baina, lankidetza hitzarmen hori bertanbehera uzteko erabakia hartu du Legazpiko Kirol Patronatuak.Planteamendu berria 2012ko urtarrilaren 1ean sartu da indarrean,nahiz eta erabakia 2011ko urtarriletik hartua zuen patronatuak.Legazpiko alkate Kepa Urzelaik esan duenaren arabera, ”Zumarragakoerabiltzaileen etorrera zela eta, jende pilaketak sortzen ziren unejakinetan kiroldegian” eta hori saiheste aldera, ”Bikuñakoinstalakuntzak erabili nahi dituztenek bertako bazkide egin beharkodute, gastatzen duten dirua hemengo patronatura bideratu eta ondoren,guk egokien ikusten dugun moduan kudeatzeko”. Hitzarmena bertanbehera uzteak ez duela arazo ekonomikorik sortuko gaineratu dualkateak.
Bestalde, Legazpiko Kirol Patronatuakprentsa oharra bidali zuen atzo komunikabideetara. Bertan, erabakia2011ko urtarriletik hartua zegoela baieztatu zuen. Erabakiaaldebakarrekoa eta guztien adostasunarekin hartutakoa izan zelaberretsiz. Hitzarmena Gipuzkoako Kirol Txartela matxan jartzenzenean, edo bestela 2011ko abenduaren 31an hautsiko zela ere zehaztuzuten orduan.
Bere aldetik, Mikel Serrano Zumarragakoalkateak ez du begi onez hartu Legazpik hartutako erabakia. Esanduenez, ”hitzamena bere horretan mantentzen saiatu gara”, baina ezda posible izan. ”Bi hilabeteko epea eskatu nuen gaia aztertu etaerabaki bat hartzeko, baina hurrengo egunean jakinarazi zidanLegazpiko alkateak hitzamena bertan behera geratzen zela”, gaineratudu alkateak, ”oraindik hala ere ez didate idatziz jakinarazi”.
Pasa den legegintzaldian ere, Legazpinhitzarmena moldatzeko saiakerak egin zituztela esan du Serranok,”baina hitzarmena aldatzen bazen eta Zumarragako erabiltzaileeiBikuñan sartzea eragozten bazitzaien, Ispillako bezeroeiazterketa medikoak egiterako orduan ezartzen zaien deskontua ezzitzaiela, ordura arte bezala, Legazpikoei ere aplikatuko esangenien”. Zumarragak 8.000 euro kobratzeari uzten dio urtean,legazpiarrei deskontu hau aplikatzen dietelako.
Era berean, Serranok, Legazpikopatronatuak hartutako erabakiak ez duela ondorio onik izangoaurreikusten du; ”hitzarmenaren helburua bi herrietako azpiegiturenerabilera optimizatzea zen, baina erabaki honekin guztiz kontrakoalortzen dugu”, dio. Legazpiko udal gobernuarengan (Bildukozinegotziek osatzen dutena) jarri du erabakiaren ardura. Bestalde,Zumarragatik Bikuñara doan jendea ”ez dela hainbeste” ustedu Serranok; ”datu zehatzak eskatu genizkien baina ez dizkigutehoriek erreztu”. Era berean, Zumarragako alkateak ”Legazpikoinstalakuntzak gureak baino hobeak direla” aitortzen du, baina hori”2003-2007 legegintzaldian aldunditik jasotako diru laguntzari”eskertu behar diote. Dena den, eta gauzak argitze aldera, ”Ispillakiroldegian 2.500 bazkide daude, eta Legazpira 50 bat bakarrik”,joaten direla azpimarratu du alkateak.
Iturriak: DV eta Noticias de Gipuzkoa