Pello Biainek (Zumarraga, 1962) adimen emozionalari buruzko ikastaroak eskaintzen ditu. Zumarragako Ugle lanbide eskolan irakaslea da, eta filosofoa da ikasketaz. Urretxuko Gainzuri ikastetxean eta Zumarragako Uglen, besteak beste, gaiaren inguruko hainbat ikastaro eman ditu.
Bihar, Goierriko Hitzak plazaratuko duen elkarrizketan, Biainek adimen emozionala zer den, emozioei erreparatzeak dakartzan onurak zeintzuk diren, kulturalki eraikitzen ote diren, edota euskaldunok emozioak azaltzeko ditugun arazoak mitoa diren edo ez azalduko du.