Hiruen artean partida gehien irabaztenduenak lortuko du, maiatzaren 3an hasiko den buruz buruko txapelketanaritu ahal izateko txartela. Txapelketako B multzoan hartuko luketeparte, Beginoren edo Arretxe II.aren aurka.
Bere burua nola ikusten duen galdetuta,«justu samar» dabilela aitortu du Lasak. «Zubietak eskuko minekinjarraitzen duela eta, aste bete aurreratu didate partida eta nituenplanak hankaz gora jarri dizkidate», esan du. Denbora askoanbikotearekin jokatzen ibilita, gainera, «banaka aritzea kosta egitenzait orain». Baina, biharko partidarako prest dagoela gaineratu du.
Amaitzear dagoen binakako txapelketariburuz, «denetarik pixka bat» tokatu zaiela esan du. Dena den,«garrantzitsuena niretzat parte hartu ahal izatea izan da»,gaineratu du. Bitartean, entrenatzen jarraitzen du Lasak.