Euskal Herriko leku ezberdinetatiketorritako lore saltzaileek hartuko dute parte igandean. Zortzi postujarriko dituzte guztira. Hasiera batean zazpi ziren, ”baina azkenunean zortzigarren bat batu zaigu”, esan du Unai Badiolak, Urretxukolanda garapenerako zinegotziak. Hain justu, azken honek ekarriko duaurtengo berrikuntza, izan ere, ardo barrika zaharrak baliatuz,jardinerak egiten baititu Gregorio Biribayk.
Beste zazpi postuetan udaberriko loreeta landareak izango dira batez ere protagonista: geranioak,surfiniak, petuniak, begoniak… Horietaz aparte, lore zaintzarakolanabesak ere izango dira. Nerea Soraluze izango da postua jarrikoduen herritar bakarra, Zumarragako Urruti baserrikoa. Gainerako loresaltzaileak Berrobitik, Ordiziatik, Aramatik, Usurbildik, Zarauztiketa Errenteriatik etorriko dira.
Baina azokan haurrei zein heldueizuzendutako bi tailer ere antolatu dituzte. Tailerretako batean lorelehorrekin apaingarriak eta eskulanak egiten erakutsiko dietegerturatzen direnei. Bestean, aldiz, landareak nola landatu edoaldatzen dira ikasiko dute parte hartzen dutenek. Gainera, azokakoerosleen artean landare eta lore sorta bat zozketatuko da azokaamaitutakoan.
Azoka Gernikako Arbola plazan egingoda, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.