Baina aurten posible izan da». Hirumailatan jokatuko dute txapelketa bikoteka: kadeteak, gazteak etaseniorrak. Garikoitz Agirrezabal eta Joseba Alvarez arituko dirakadeteen mailan. Jon Apaolaza eta Jon Imazek osatutako bikotea,aldiz, gazteen mailan eta Iñaki Kruz eta Xabier Erostarbeseniorretan.
Parte hartzea garrantzitsuena
Maiatzaren 3an egin zen Donostiantxapelketaren aurkezpena eta zozketa. Parte hartuko duten lau herriklau jardunaldi jokatu beharko dituzte hasierako kanporaketetan.Horietako bat da Urretxu. Alegiren kontra egingo ditu lehenengo biak.Etzi Ederrenan eta datorren larunbatean aurkarien herrian. Alegigaindituz gero «Bidegoianen aurka» jokatuko genuke, dio Imazek.
Lau jardunaldi horietatik «partidagehien irabazten dituztenek egingo dute aurrera. Berdinketarenkasuan, aldiz, tantoak kontatuko dituzte», dio. Finala uztailaren8an jokatuko da Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Dena den,Urretxuren asmoa «ez da ezer irabaztea», argitu du Imazek. Dioenez,«herriko mutilek pilotan jokatzea da helburu nagusia».