<!–@page { margin: 2cm }P { margin-bottom: 0.21cm }–Urretxu-Zumarragako Ikastolan Seirakbabeslearen izenarekin ezaguna egin zen neskez osatutako futboltaldea sortu zuten duela 25 urte. Jokalari ohiak urtemuga ospatzekoelkartu dira eta Zumarragako Argixao zelaian partida jokatu duteasteburuan. Partidarako belaunaldi desberdinetako 18 neska elkartuziren. Ondorengo afarian 33 lagun izan ziren, entrenatzaileak etalaguntzaileak barne.
Karmele Plazaola jokalari ohiak esanduenez, «datorren urtean errepikatzeko gogoz geratu ginen».Argixaon jokatzeko elkartuko ziren gehienak aspaldi jokatu gabezeuden. Nolanahi ere, «espero baino maila hobeagoa eman genuenzelaian» dio Karmele Plazaola jokalari ohiak. Futbolean jarraituduen bakarra Gurutze Fernandez da. Bilboko Athletic taldeko jokalariaSeiraken eman zituen lehenengo urratsak. Fernandez espresuki etorrida asteburuan Argixaoko partida jokatu ahal izateko, eta esan duenez,«gustura aritu nintzen aspaldiko lagunekin». Futbolari urretxuarrakdatorren larunbatean Euskal Selekzioarekin Eslovakiaren kontrajokatuko du Anoetan, Donostian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide