Seinale ugari
Gidariak zirkulazio aldaketez jabetudaitezen, plastiko eta hormigoi trabak ipini dituzte, seinaleakbiderkatu dituzte eta errepidean margotu dituzte, esate baterako,bidea emateko seinalea. Zumarragar baten arabera, «Eroski ondoanbidea eman behar diozu Eitzagatik datorrenari, eta zebra bideangeratzen bazara, ez dituzu ikusten». Mikel Serrano alkateak esanduenez, «ez da arazo bat ere egon zirkulazio aldaketa martxan jarrigenuenetik». Filipinar Uharteak kaleko aldapan zeuden aparkalekuakere aldatu dituzte, eta lekuak murriztu. «Kale horretako laneiekiten diegunean espaloia zabalago egiteko asmoa daukagu», azaldu dualkateak, «orduan errepidea moldatuko dugu». Izan ere, egun,gidariak bi aukera ditu aldapan gora badoa: Beloki pilotalekuko edoIspilla kiroldegiko noranzkoak hartu. Kiroldegira badoa, FilipinarUharteak kaleko aldapa gainean, bidea eman beharko du espaloiaktraba egiten diolako. Aparkaleku murrizketari buruz, Serranokgogoratu du Zelai Arizti parkeko lur azpiko aparkalekua dagoela.
Sekundino Esnaola kalea
Zirkulazioarekin lotutako neurriguztiak Zumarragako gune jakin batean hartu dituzte. SekundinoEsnaola kalean aldaketak egin beharra azpimarratu zuen 2008anZirkulazio Planak. Kale honi buruz galdetuta,Serranok erantzun du:«Momentuz dagoen bezala utziko dugu. Autobus batekin gurutzatzekogidariek abiadura moteldu behar izatea, nire ustez, onuragarria da».