Urretxuko giza proba taldeak Eibarko errugbi taldeko jokalariekin neurtuko ditu indarrak
Gaur, 18:00etan, Urretxuko giza proba taldea Eibarkoaren aurka arituko da Eibarko Untzaga plazan. Talde bakoitzak 20 minutuko lana osatuko du, 970 kiloko harriarekin. Eibarko taldea bertako errugbi jokalariek osatzen dute, batik bat. Ekitaldi hau garagardo azokaren inguruan antolatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide