Irunen jokatu zen txapelketa atzo, eta Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Taldeko bikoak zilarra lortu zuen. Iñigo Zabala ataundarrak laugarren egin zuen Pentatloi txapelketan
Urretxuko naia Zubillagak eta Gabiriako Naiara Peñagarikanok osatutako bikoak bigarren postua eskuratu zuten atzo, Irunen, Gipuzkoako trontza txapelketan.
Bi gazteak Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Taldeko kideak dira.
Gipuzkoako txapela Maitane Lasartek eta Ainhoa Otañok irabazi zuten. Aitziber Martiarena eta Malen Barrenetxea hirugarrenak izan ziren, eta Ane Urresti eta Jone Uria laugarrenak.
Bestalde, egun berean jokatu zen pentatloi txapelketan, Iñigo Zabala ataundarrak laugarren egin zuen. Gipuzkoako pentatloi txapeldun berria Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a da, Xabat Olaizola txapeldunordea eta Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’, hirugarrena.

