Iburretarena izan da lehiaketako pintxo onena
Asteburuko pintxo lehiaketako irabazlea zein taberna izan den iragarri du Zumarragako Udalak. Iburreta tabernak irabazi du aurtengo udaberriko txapelketako pintxo onenaren saria eta pintxo originalarena Saski tabernak jasoko du. Sariak Santa Isabel jaien baitan emango dituzte udaletxean, ekainaren 29an. Lehiaketan Zumarragako 15 tabernak parte hartu dute eta zenbaitetan 700 pintxotik gora atera dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide