Uretako sorospen ikastaroan egingo dute
Goierri garaiko Gurutze Gorriak antolatuta, uretako sorospen ikastaroa egingo dute. Ikastaroa ekainaren 19an hasiko da eta 30era arte luzatuko da. Erakundeak Urretxuko Labeaga kalean duen egoitzan izango dira eskola teorikoak eta praktikoak Zumarragako Ispilla kiroldegiko igerilekuan. Lehen laguntza ikastaroa eginda edukitzea da ikasleek bete behar duten baldintza bakarra. Izen-ematea zabalik dago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide