Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Innobasquek Aurrera Atera eskualdeko elkartearen egitasmo bat hautatu du

Urretxu eta Zumarraga
2014/06/18
Asier Zaldua
Innobasquek Goierri garaiko Aurrera Atera irabazi-asmorik gabeko elkartearen Tanttaka Lagunduz egitasmoa Crowdsasuna crowfunding proiekturako hautatu du. Jendearen diru-laguntzarekin, konpainia behar duten adinekoei, Zumarragako Ibaiondo zentroko gazteei eta txakurtegietako txakurrei lagunduko diete. Aurrera Atera animaliekin terapia egiten duten profesionalek sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Laguntza behar duen ororekin lan egiten dute: hirugarren adineko jendearekin, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonekin… Elkarteko kideek Innobasqueren Crowdsasuna crowfunding kanpainaren berri izan zuten eta aurkeztea erabaki zuten. Bost proiektu aukeratu dituzte eta horietako bat eurena da. Tanttaka Lagunduz egitasmoaren helburu nagusia adineko jendeari konpainia egitea da, txakurren laguntzarekin. Txakur hauek txakurtegietatik aterako dituzte. Ibaiondoko gazteak izango dira animaliak heziko dituztenak, Aurrera Atera elkarteko kideen laguntzarekin. Txakurrak hezi ondoren, adinekoei konpainia egingo diete. Azken helburua, adinekoek txakur hauek adoptatzea da.
Crowdsasuna egitasmora 19 proiektu aurkeztu ziren eta bost aukeratu zituzten» Maria Rodriguez (Aurrera Atera elkarteko kidea) «Egitasmoa berritzailea da: Alemanian bakarrik egin dute antzeko zerbait» Johnny Delgado (Aurrera Atera elkarteko kidea)
Egitasmo hau aurrera ateratzeko, jendearen diru-laguntza behar dute eta Crowdsasuna crowfunding kanpaina horretarako aukera aparta dela aurreratu dute. Lagundu nahi dutenek, goteo.org/tanttaka-lagunduz web orriaren bitartez egin dezakete. Aurrera Atera elkartekoek 5.150 euro behar dituzte eta oraingoz 2.440 jaso dituzte. Behar duten dirua 12 egunetan ez badute lortzen, jasotako guztia emaileei itzuliko diete. Helburua lortzen badute, berriz, Obra Social La Caixak jendeak jarritakoa haina ipiniko du. Diru kopurua bikoiztu egingo da, beraz. Maria Rodriguez eta Johnny Delgado Aurrera Aterako kideek prentsaurrekoa eman dute eskualdeko bizilagunei laguntza eskatzeko. Rodriguezek esan duenez, «Crowdsasuna egitasmora 19 proiektu aurkeztu ziren eta bost bakarrik aukeratu zituzten». Zazpi gazte, prest Innobasqueren babesa dute eta herritarrena ere merezi dutela uste dute elkarteko kideek: «Adinekoei, Ibaiondoko gazteei eta txakurrei lagundu nahi diegu. Merezi dutela uste dugu. Txakurrek eta gazteek bizitza gogorra eduki dute eta laguntza behar dute. Elkar ezagutzea eta adinekoei laguntzea ondo etorriko zaie. Zazpi gazte parte hartzeko prest agertu dira eta txakurtegitik hamar txakur ateratzeko asmoa dugu». Gainera, egitasmoa berritzailea dela gogoratu dute: «Orain arte Alemanian bakarrik egin dute antzeko zerbait. Beste inon ez», azaldu zuen Delgadok. Aurrera Atera irabazi-asmorik gabeko elkartea da, baina gastuak ordaintzeko dirua behar dute: txakurrak garbitzeko, txertoak jartzeko, garraioa ordaintzeko… Hala, eskualdeko bizilagunek, dirua emateaz gain, boluntario lana egin dezakete: «Edonor izan daiteke boluntario, baita bere txakurrarekin ere. Familia giroa bultzatu nahi dugu», amaitu dute Rodriguezek eta Delgadok.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT