Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Festa luzeenak hastera doaz

Urretxu eta Zumarraga
2014/06/26
Otamotz
Egutegiak Santa Isabel luzeak dakartza aurtengoan. Bihartik datorren asteazkenera arte Zumarraga jaietan murgilduko da. Are luzeagoak izango dira aurtengo festak uztailaren 6an jubilatuek beren eguna ospatuko dutelako. Horrenbestez, jaietako egitarauak dakarren aldaketa nabarmenena ekintzak egun gehiagotan egokitu dituztela da. Bestelakoan, bi danborradetako –heldu nahiz haur– parte hartzearen beherakada, Zumarragako Musika Bandaren kontzertu berezia, gazteentzat pentsatutako argazki lehiaketa eta Santa Isabel eguneko erromeria interpretazio zentroa zabalik egonda ospatuko dela lehenengoz dira jaietako ekintza zein gertakizun aipagarrienak. Pregoia, Agiñaga auzoko bizilagunek egingo dute auzo osoa Zumarragako bihurtu zela 25 urte bete diren honetan. Helduen danborrada bihar aterako da, 23:00etan. Aurten 150 bat lagunen danborren hotsak entzungo dira. Haurren danborradan, igandean, 200 ume inguruk joko dute danborra eta 390en batek parte hartuko dute desfilean. Banda «batzen» Josean Mendizabal danborradaren antolaketa taldeko kideak dioenez, aurten eskoletara joan dira haurrei parte hartu dezatela eskatzera. «Garaiak aldatu dira,  gero eta zailagoa egiten baita jendearen parte hartzea lortzea». Helduen danborradan faltan sumatu dituzte, esate baterako, Gure Txoko jubilatu etxeko bazkideak; aurten ez dute parte hartuko. Zumarragako Musika Bandaren kontzertua etzi izango da Zelai Arizti frontoian; ez da hori jaietan bandak egingo duen agerraldi bakarra. Edozein kasutan, larunbatekoa berezia izango da, eta Luis Orduña zuzendariak xehetasun gehiegi ez du aurreratu nahi. Hala ere, esan duenez, «denetariko jendea igoko da taula gainera gurekin kantatzeko, eta aurkezleekin ere sorpresa emango dugu». Aurtengo denboraldiari Batzen deitu zioten bandakoek, eta etziko kontzertuak eragileak batzeko grina horri emango dio segida. Gazteisabelak sakelakoarekin ateratako argazki lehiaketari hasiera emango diote bihar –oinarriak zelaiarizti.com webgunean  daude–. Ekintza hau Gazte Bidean lokaletik antolatu dute, Zumarragako Santa Isabel festen harira.

Kale kulturaren erakusleihoa

Hip_Hop_festaHip hop kultura osatzen duten lau elementuen erakusleiho bihurtuko da bihar Zumarragako Zelai Arizti parkeko pilotalekua: grafiti idazleak, break dance dantzariak, DJak eta MCak edo zeremonia-maisuak. NinaizHipHop 20700 jaialdia ospatuko dute bihar, 15:00etatik aurrera. Aitor Abel zumarragarrak antolatu du jaialdia bigarren urtez. Abel Throw up Urretxuko eta Zumarragako taldeko kantaria da, eta rap-a kantatzen du. Abelek hip hop-a zer den azaldu du, «rap musika biltzen duen kultur mugimendua». Hip hop-eko zeremonia-maisuak bertsolariekin alderatu ditu Abelek: «Dj-ak diskoak jartzen dituen bitartean, rap-a baliatuz maisuak publikoarekin hartu emana lantzen du; bertsolarien modura aritzen da». Hip hop mugimendua Amerikako Estatu Batuetan sortu zen 1970eko hamarkadan, New York hirian, hain zuzen ere. Bertako afroamerikarrek sortu zuten eta azken hamarkadetan asko garatu da, kalera lotutako mugimendu bat bezala, beti ere. Aitor Abelek iaz ere antolatu zuen hip hop jaialdia Zumarragako jaietan. Dioenez, «poz-pozik geratu ginen emaitzarekin. Jende askok babesa eman eta parte hartu zuen». Aurten jaialdia egingo duten eremuan bertan, Zelai Arizti parkean, txosna jarriko dute eta horrek «lagunduko» dielakoan dago Abel: «Danborrada egiten dutenean jaia eten behar dugu derrigor, eta iaz etete horrek eragin zigun. Aurten buelta eman nahi diogu eta geure taldea arituko da danborradaren ondoren». Ixabel festa Abelek ez du hip hop-etik bizimodua ateratzen, baina «ahalik eta era profesinalean» aritzen dela dio: «Niretzat zaletasun bat baino gehiago da». Bihar hip hop festan arituko diren Dj-ez gain, Urretxuko eta Zumarragako Dj gehiagorentzat ere tokia izango da ate-joka dauden Santa Isabel jaietan. Etzi, Ixabel DJ festa egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Festan ondoko Dj-ek jarriko dute musika: Fermin Arana, Julen Izagirre, DJ Pla, Asier Hernandez eta Josu Rodriguez. Bi herrietako beste musika talde batek ere girotuko ditu jaiak. Astelehen gauean Samba Dzanga Brasileko musika lantzen duen taldeak Euskadi plazako taula gainean joko du.
  • Santa Isabel jaien egitaraua, hemen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT