Demokrazia aroko Zumarragako alkateak elkartu ditu Serranok
Zumarragako Iburreta jatetxean bazkaltzen ari dira Zumarragan, demokrazia garaian, alkate izandakoak. Mikel Serrano alkatearen deialdiari erantzun diote. Argazkian Iburreta kanpoan daude, ezkerretik eskuinera: Mikel Serrano, Juan Mari Garitano, Marcelino Okariz (idazkaria izandakoa da, demokrazia aroko lehenengo agintaldia hasi eta Anton Arbuluren lehenengo agintaldira arte), Jose Julian Irizar, Patxi Urrestila (lehenengo hauteskundeak egin aurreko gestorako kudeatzailea), Jose Luis Ruiz eta Aitor Gabilondo. Anton Arbulu Serrano aurreko alkate sozialista ez da egon.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide