Bidegorria itxiko dute, 08:00etatik 18:00etara
Urretxu eta Legazpi arteko bidegorria itxi egingo dute gaur, 08:00etatik 18:00etara. Sastrakak kenduko dituzte eta garbiketa lanak egingo dituzte 34,870 eta 37,998 kilometro puntuen artean. Bidegorria estua denez eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, aurten erabat ixtea erabaki dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide