Hilaren 11n hasi ziren Sarralde lantokia garbitzeko lanetan, gunea herritarrei erakutsi ondoren. Lanen lehen fasean, lurzorua garbitu, ingurumen txostena egin, leihoak konpondu, hondakinak sailkatu eta kudeatu eta lehen egokitze obrak egingo dituzte. Dagoeneko ari dira makinak garbitze lanetan. Aurten, Urretxuko Udalak 138.500 euro bideratuko ditu lan hauetarako.
- Informazio gehiago: hemen
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide