Marrazketa eta pintura ikastaroak Urretxun
Urretxuko Udalak marrazketa eta pintura ikastaroak antolatu ditu. Eskolak Aitor Etxeberriak emango ditu, Aizpurunea kultur etxean. Marrazketa ikastaroa urriaren 7an hasiko da eta eskolak astearteetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Pintura ikastaroan hiru ordutegi egongo dira: astearteetan 20:00etatik 21:30era eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara edo 20:00etatik 21:30era. Parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena, irailean zehar.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide