Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Robotika enpresa japoniar batek filial bat irekiko du Urretxun

Urretxu eta Zumarraga
2014/09/05
Otamotz
Cyberdyne Inc. robotika enpresa japoniarrak filial bat irekiko du Urretxun, Goierri Garaiko Uggasa garapen agentziarekin. Bost urteko epean 10-12 lagunei lana ematea espero dute. Cyberdyneren errobotekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako errehabilitazio zentroa irekiko dute Urretxuko industrialdeko Sortzen enpresa inkubategian. Egitasmo hau Mankomunitateak, ospitalearekin eta sektore horretako gainontzeko profesionalekin, arlo soziosanitarioaren alde egindako apustuaren fruituetako bat da. Beste bat UGLEk duela bi urte abian jarri zuen Ortoprotesika zikloa da. UGLE da ziklo hau eskaintzen duen erkidegoko ikastetxe bakarra. Lehen promozioko ikasle guztiek lana lortu dute, baina Goierri Garaitik kanpo. «Asko poztu gara, baina ezagutza hori hemen gelditzea ere interesatzen zaigu. Hori dela eta, enpresak sortzeko aukerak ere aztertzen ari gara. Massachusetts -era (AEB) joan ginen, baina han euren robota erostea bakarrik eskaini ziguten. Ondoren, espainiar estatuko enbaxadaren bitartez, Japoniara joan ginen», aipatu du Oihane Zabaleta Uggasako lehendakariak.
Merkatua zabaldu nahi dute eta Alemanian errehabilitazio zentroak dituzte jada» Oihane Zabaleta (Uggasako lehendakaria)
Han erantzun hobea jaso zuten. «Cyberdyne-k merkatua zabaldu nahi du eta dagoeneko Alemanian errehabilitazio zentroak ditu». Uggasako ordezkariek bidaia hartan egindako lanari esker, Cyberdyne enpresak Goierri Garaian filial bat irekitzea erabaki du. Iberiar penintsulako lehenengoa izango da eta, ondo bidean, gehiago irekiko ditu. Urretxukoa guztien buru egongo da. Enpresa honen kapitalaren %25 publikoa izango da eta egitasmoak aldundiaren eta Jaurlaritzaren babesa du. Aldundiak diru-laguntza emango du eta Jaurlaritzak Urretxun egingo diren aparatuak homologatuko ditu. Zabaletak etorkizunean Osakidetzak bere pazienteak Urretxuko errehabilitazio zentrora bidaltzea espero du. Igandean, Josune Mendizabal eta Maite Lasa urretxuarrak Japoniara joango dira formazioa jasotzera. Mendizabal fisioterapeuta da eta Lasak UGLEren Ortoprotesika zikloa egin du. Gainera, Yoshiyuki Sankai Cyberdyne Inc. enpresako lehendakaria Goierri Garaira etorriko da datorren astean, filialaren sorreran lan egitera eta egitasmoa aurkeztera. Sankai ostiralean helduko da. Robot bat ekarriko du eta errehabilitazio sistema honek nola funtzionatzen duen erakutsiko du. Labur-labur esanda, burmuinak robotari aginduak ematen dizkio eta honek gorputz-adarrak mugitzea lortzen du. Jardunaldia 12:00etan hasiko da. Ordu horretan ospitalera joango da Sankai eta erakustaldi bat egingo du. Ondoren, medikuen galderak erantzungo ditu. Arratsaldean, 17:00etan, Japoniako enpresako presidentea UGLEko arduradunekin eta ikasleekin elkartuko da. Ondoren prentsaurreko bat emango du eta 19:00etan erakustaldi bat eskainiko du Urretxuko Labeaga aretoan. Ekitaldi hau herritarrei irekia izango da. Zabaletak Urretxuko errehabilitazio zentroa urtarrilean irekitzea espero du. Bost urteren buruan 10-12 lanpostu sortzea ere espero dute.  Uggasa arlo  soziosanitarioarekin lotura duten beste negozio aukera batzuk ere aztertzen ari da. «Arlo honek indar handia hartu du gurean eta 2011tik hona enplegu gehien sortu duena da. Gainera, ospitalea eta profesional oso onak ditugu. Hori guztia aprobetxatu beharra dugu», dio Zabaletak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT