Kromo albuma osatuko dute Urolako jokalari guztiekin
Zumarragako Urola futbol klubak kromo bilduma aterako du talde guztietako jokalarien, futbol eskolako haurren eta zuzendaritza nahiz entrenatzaile taldeetako kideen argazkiekin. Egitasmoa martxan da jada, eta haurren gurasoek baimena emateko epea ireki dute Urolan; baimena derrigor eman behar dute urriaren 5a baino lehen, baimena emateko Argixaoko zelaian dagoen bulegoan orria eskatu eta bete egin behar da gurasoen zein haurraren datuak jarrita.
Informazio gehiago eta Iban Lopez Urolako lehenengo taldeko entrenatzaileari elkarrizketa bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide