Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Emaitza onekin ilusioa erraz sortzen da, txarrekin konpromisoa behar da»

Urretxu eta Zumarraga
2014/09/10
Otamotz
Aurre denboraldian buru-belarri ari da Urola futbol klubeko lehenengo taldea erregional preferentean. Denboraldi berrian Iban Lopez (Eibar, 1983) entrenatzaileak gidatuko du taldea. Zumarragara iritsi berritan, taldea ilusioz beteta ikusi du. Maila igoera buruan dutela aurreratu du entrenatzaileak. Nola iritsi da eibartar bat zumarragara? Urolako zuzendaritzako kide baten bitartez. Hasiera batean Rafa Martinez de Lezea zumarragarra lehenengo entrenatzailea izatekoa zen, baina erabateko konpromisoa hartzea ezinezkoa zuenez, azkenean neu izango naiz lehena eta bera izango dut bigarren entrenatzaile. Uztailean ezagutu zenituen taldeko jokalariak, ezta? Uztailean bi astez aritu ginen lanean, baina abuztuaren 21ean ekin genien entrenamenduei. Zein ezaugarritako taldea aurkitu duzu? Jokalari denak kasik harrobitik datoz, eta Aitor Azpiazu fitxatu dugu geurekin jokatzeko. Ilusioa duen taldea topatu dut, indarrez jokatzen duena, bizia dena; horrenbestez, jarrera ona aurkitu dut. Edozein kasutan, helburu indartsuak finkatuz gero, konpromisoak aurreko hori guztiak bezainbeste balio du. Ez da nahikoa  entrenamenduetan dena ematea, zelai kanpoan ere nork bere burua zaindu behar du. Hori lortuz gero, taldeak oinarri sendo bat izango du eta lan egitea errazagoa izango da. Ilusioa ez da aski partidak irabazteko… Ez horixe. Ilusioa, gainera, hitzez baino ekintzetan erakutsi behar da. Ilusioa errazago erakusten da emaitzak onak direnean, baina txarrak direnean konpromisoa behar da derrigor. Horrelakoetan ikusten da nork laguntzen duen taldeak aurrera egin dezan, nor kikiltzen den edota nork ematen duen dena. Helburu sendoak aipatu dituzu, zein helburu daukazue hastear dagoen denboraldian? Orain aurre denboraldia jokatzen ari gara. Azkeneko partida Iurretakoren kontra jokatuko dugu; Bizkaiko taldea gu baino maila bat gorago dago, baina nik erronkak gustukoak ditut. Eta jokalariek? Nork edo nork talde txikiagoen kontra jokatzea errazagoa litzatekeela esan du; hala ere, nik uste dut hobeak direnen kontra jokatzeak zure mailaren neurria eman ahal dizula, alegia, non zauden erakusten dizu. Nire asmoa egunetik egunera hobetzea da, ekainera iritsi eta zertan hobetu dugun esateko moduan egon nahi dugu. Nolako liga aurreikusten duzu? Maratoi moduko liga bat izango da. 30 partida jokatuko ditugu. Une txarrak eta une onak izango ditugu, nire helburua txarrak oso txarrak ez izatea da, eta onetan ere euforia kontrolpean izatea. Aurreko denboraldian Urola mailaz igotzeko zorian egon zen. Aurten ohorezko mailara igotzeko faboritoen artean al zaudete? Iaz igoeratik bi puntura geratu zen Urola, eta aurten igotzeko faboritoen artean egon gaitezke. Dena dela, denboralditik denboraldira asko aldatzen dira gauzak. Zuhur jokatu beharko dugu, gure taldean aldaketak egon diren bezala beste talde batzuetan ere gerta daitezkeelako, eta iaz okerrago ibili zen talde batek aurrea hartu ahal digu. Urola klubak futbol eskola dauka, harrobia da. Bai, nik nagusien eta haurren arteko harremanak sustatu nahiko nituzke, gure partidetara gonbidatu edota txikiekin aritzeko aitzakiak bilatu; aukerak badaude eta ideiak ere bai, nahi beste.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT