Urretxuko eta Zumarragako Goiargi abesbatzak Udazkeneko Musika Zikloko azken kontzertua egingo du igandean, 19:00etan, Urretxuko San Martin de Tours elizan. Emanaldiaren lehen zatian musika sakroa eskainiko dute eta bigarrenean musika herrikoia.
Udazkeneko Musika Zikloa Goiargi abesbatzak berak antolatzen du, Urretxuko Udalaren eta aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo edizioa 29.a da. «Zikloa jendearen erantzunaren arabera aldatu da. Hasieran kontzertuak larunbatetan egiten ziren, adibidez», dio Jabier Arratibel Goiargiko zuzendariak.
Aurtengo edizioa «oso ona» izan dela dio. Urtero Tolosako lehiaketara etorri den abesbatza batek parte hartzen du. Aurten, AEBko Portland State University abesbatza etorri da. «Oso kontzertu polita eskaini dute. Tolosatik etortzen diren abesbatza guztiek maila altua ematen dute. 29 urte hauetan mundu guztiko abesbatza bikainak pasa dira Urretxutik, baina jendeak 1990eko hamarkada hasieran etorri zen Letoniako korua gogoratzen du oraindik. Eszenografia asko zaindu zuten eta garai hartan ez zen batere arrunta».
Tolosan nagusitu diren abesbatza askok abestu dute Urretxun. «Aurreko urteetan Tolosan saritutako abesbatzak etorri dira. Izan ere, hango sariak banatzen dituzten egun berean etortzen dira hona».
Euskal Herriko abesbatzak ere gonbidatzen dituzte. Aurten, Arrasateko Txorbela otxoteak abestu du Urretxun.
«Lehenengoz, gizonezkoek bakarrik osatutako talde bat ekarri dugu. Urtero zerbait ezberdina ekartzen saiatzen gara eta kontzertu oso ona eman zuten».
Goiargik igande honetan egingo duen kontzertuari buruz, urtero programa berritzen saiatzen direla aipatu du. «Herritar asko herrian ematen ditugun kontzertu guztietara etortzen dira eta emanalditik emanaldira gauzak aldatzen saiatzen gara».
Igandeko kontzertua
Igandeko emanaldiari dagokionez, lehen zati osoa berria izango da eta bigarren zatiko abesti batzuk ere bai. «Lehen zatian meza erromantiko bat abestuko dugu da eta bigarren zatian musika profanoa eta folklorea eskainiko ditugu», aurreratu du.
Zumarragar honek 21 urte daramatza jada Goiargi abesbatza zuzentzen. «Bai nik eta bai taldeak gorabeherak izan ditugu, baina ilusioa dugun bitartean, jarraitu egingo dut».
Izan ere, Goiargi bere bigarren familia da dagoeneko. «21 urte hauek oso onak izan dira eta jendea lanerako gogoarekin etortzen da entseguetara. Etorkizunera begira erronka politak ditugu eskuartean eta gure arteko harremana oso estua da», amaitu du Arratibelek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.