Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Beldur Barik topaketa egingo dute larunbatean Urretxun eta Zumarragan

Urretxu eta Zumarraga
2014/11/24
Otamotz
Datorren larunbatean, azaroak 29, Beldur Barik topaketak egingo dituzte Urretxun eta Zumarragan. Gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren atarian, aurkezpena egin berri dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bertan izan dira: Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Ibon Uribe Eudeleko Berdintasun arduraduna eta Galdakaoko (Bizkaia) alkatea, Xabier Legarreta Bizkaiko Foru Aldundiko berdintasun zuzendaria, Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko berdintasun zuzendaria, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Oihane Zabaleta Urola Garaia Mankomunitateko lehendakaria zein Urretxuko alkatea. Topaketak aurkeztu dituzte eta Oihane Zabaletak gogoratu du orain bost urte Matraka emakume gazteen talde legazpiarrak batailatu zuela Beldur Barik proiektua. Ordutik, gero eta gehiago dira gazteek proiektuaren baitan egiten den ikus-entzunezko lanen lehiaketara aurkezten dituzten lanak. Aurten, hain zuzen, 224 lan jaso dituzte; horietatik zazpi Goierri garaiko lau herrietako gazteenak. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak esandakoan hiru hitz gako azpimarra daitezke: erakundeen arteko elkarlana Beldur Barik proiektuari dagokionez, gazteen talde lana ikus-entzunezkoak egiterakoan –224 lan horien atzean gazte asko dago, talde bakoitzak hamar kide har ditzake- eta emakumeenganako indarkeriaren jatorria generoen arteko ezberdintasuna dela. Landaidak esan duenez, gazteek bidalitako lanetan eraldaketa sumatu dute:
“Lan gehienak ez dira indarkeria fisikoan zentratu, indarkeria hori eragiten duten faktoreetan baizik”.
Ibon Uribe Eudeleko ordezkariak tokiko erakundeen lanari jarri dio azpimarra. Izan ere, Beldur Bariken jaso dituzten lan gehienak 10.000ti behera biztanle dituzten herrietatik jaso dituzte. Bide batez, sarean lan egiteak proiektu hau herri txikienetara zabaltzeko aukera ematen duela ere adierazi du. Kopuru zehatzak eman ditu Uribek, hala nola, 59 udalerrietako eta sei mankomunitatetako lanak jaso dituztela esan du, “guztira 90 bat herrietatik datozen lanak dira”. Bideoetan jarrera aktiboagoak identifikatu dituztela berretsi du Uribek,
“Gazteek hainbat jarrera antzeman dituzte: emakumeek ez dituztela hainbat kirol egiten, janzkera motagatik kritikak jasotzen dituztela, mutilek neskei txaten bidezko kontrola ezartzen dietela sakelakoaren bitartez edota estereotipo matxistak indarrean daudela, esaterako: mutilak ezin direla sentiberak izan”.
Xabier Legarreta Bizkaiko Foru Aldundiko berdintasun zuzendariak Genero Indarkeriaren Behatokiak zehaztu berri dituen zenbait adierazle azaldu ditu. Hain zuzen, indarkeria jasaten duten emakumeen soslaia gero eta hauskorragoa dela ondorioztatu du Behatokiak Legarretaren arabera: “Emakume gazteak, jatorri atzerritarrekoak, familia kargak dituztenak eta indarkeria ez da, gainera, nozitzen duten arazo bakarra. Arazo horiek, oro har, laguntza zailtzen du”. Edozein kasutan, biktimei eman beharreko laguntza ezinbestekotzat jo eta gero, indarkeria saihesteko bidea egin behar dela nabarmendu du Legarretak. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko berdintasun zuzendariak, bere aldetik, emakumeek pairatzen duten ezberdintasun materialean jarri du arreta: “Badakigu ezberdintasun horren gainetik ere indarkeria egon badagoela asko baitira ezberdintasunari bultzada ematen dioten bozgorailuak. Dena dela, baliabideen ezberdintasunari heldu egin behar zaio”. Gomez Urola Garaiko berdintasun teknikaria izan zen urteetan eta, ordutik, mankomunitatean martxan jarri diren egiturak goraipatu ditu, tartean, jabekuntza eskola. Larunbateko topaketen egitaraua:
  • 16:00-16:30. Ongi etorria, autobusean iritsiera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxera.
  • 16:30-19:30. Tailerrak (gure gorputzaren jabe: hilekoa bizitzeko moduak, desiraren laborategia, autodefentsa feminista eta rap feminista)
  • 19:30-20:00. Kalejira.
  • 20:00-20:30. Mokadutxoa
  • 20:30-22:15. Sari banaketa Urretxuko Labeaga aretoan eta lanen emanaldia
  • 22:15. Irteera autobusez Urretxutik.
Informazio gehiago: Beldur Barik  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT