Aparkaleku berria egingo dute ospitalean
Zumarragako Ospitaleko kanpo kontsulten eraikin berriaren eta gerontologikoaren artean dagoen orubean 250 tokiko aparkaleku berria egiteko diru saila ezarriko du Eusko Jaurlaritzak 2015eko aurrekontuetan. Egun, ospitalearen sarreraren eskuinean dagoen aparkalekua asfaltatzeko konpromisoa ere hartu du jaurlaritzak. PSE-EEk aurrekontuei egindako zuzenketei esker egingo dira lan horiek Mikel Serranok, gaur, esandakoaren arabera. Zumarragako alkateak sozialisten kudeaketei esker Zumarraga eta ingurura jaurlaritzaren aurrekontuetatik 1.200.000 euro iritsiko direla esan du. Bide batez, egingo diren inbertsio gehiago ere aletu ditu. Inbertsio horien berri bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide