Larunbatean irekiko dute gaztetxea
Urretxu eta Zumarragako gaztetxea itxita egon da azken hilabeteetan. Zaharberritze lanak egin dituzte eta gaztetxearen funtzionamenduari buruzko hausnarketa prozesua egin dute. Larunbatean irekiko dute berriro. 12:00etan ate irekien jardunaldia egongo da, 13:00etan tertulia egingo dute eta 14:30ean bazkaria egongo da. Bazkalostean jolas zoroak egingo dituzte eta 18:00etan gaztetxeko bideo mitikoak emango dituzte. 20:00etan Salda Badago taldeak soinu probak egingo ditu eta 21:30ean afaria egongo da. Salda Badago taldearen kontzertua 23:00etan hasiko da. Bukatzeko, 01:00etan bertaratuek nahi duten musika jartzeko aukera edukiko dute eta karaokea egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide