‘Ondoko hilobiko tipoa’ gaur, Zelai Ariztiko taulan
Txalo produkzioen eskutik, eta Urretxu-Zumarragako Antzerki Denboraldiaren barruan, Ondoko hilobiko tipoa antzezlana aurkeztuko dute gaur, 22:30ean, Zelai Arizti aretoan, Zumarragan. Aitziber Garmendia eta Iker Galartza dira protagonistak; zuzendaria, Begoña Bilbao da. Sarrerak 21:30etik 22:30era salduko dituzte aretoko leihatilan 10 euroan, gazteentzat 7 euroan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide