Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Azokako saltzaileek gaikako bilketa egingo dute larunbatetik aurrera

Urretxu eta Zumarraga
2015/01/21
admin
Datorren larunbatean Zumarragako azokako saltzaileek lehenengoz hondakinen gaikako bilketa egingo dute. Sasieta Mankomunitateak aspaldi zuen gaikako bilketa azokan ezartzeko asmoa, Goierriko beste herrietan egin duen bezala. Aitzitik, Iñaki Erauskin Sasietako zerbitzuburuaren hitzetan, «bi arazo tarteko ezin izan dugu orain artean ezarri». Alde batetik, Erauskinek azaldu duenez, «Zumarragako Udalak toki bat behar zuen edukiontziak uzteko, eta plaza inguruan ez dauka lokalik». Beste arazoa edukiontziekin sortu da. Izan ere, Sasietak edukiontzi hornitzailearekin kontratua eten berri du kontratua ez duelako bete, eta, edukiontzirik gabe, bederatzi hilabetez atzeratu da gaikako bilketaren ezarpena Zumarragako azokan. Dagoeneko edukiontziak Zumarragan daude. Behin arazoak konponduta, aurreko larunbatean udaltzainek idatzi bat banatu zieten saltzaileei, non hondakinen kudeaketari eta garbiketari buruzko azalpenak zerrendatzen ziren. Idatzian, besteak beste, edukiontziak puntu bakar batean kokatuko direla azaldu zieten  eta, bide batez, nork bere zaborrak eraman beharko dituela puntu horretara.

%1,2

Igoera birziklapenean Zumarragako azokan larunbatero sortzen diren hondakin guztiak birziklatuko balira tasak izango lukeen igoera da. Iaz birziklatze tasa osoa %38 izan zen. Puntu bateko igoera erreala. Hondakin horien artean errefusa ere egongo denez, Sasietaren kalkuluen arabera, tasak puntu bateko igoera izan lezake azokako gaikako bilketari esker.
Tokiak garbi utzi Garbiketari dagokionez, postua jasotakoan saltzaile bakoitzak bere lekua garbi utzi beharko du, ondoren garbiketa zerbitzukoek erratzaz azken garbiketa egin dezaten. Udalak, idatzian, saltzaileei ohartarazi zien garbiketa behar bezala egiten ez badute, neurriak hartuko dituela. Larunbatean Sasietako teknikari bat azokan bertan egongo da saltzaileen zalantzak argitzeko. Dena dela, saltzaile gehienek gaikako bilketa egiten dute jada inguruko herrietako azoketan eta badute eskarmentua. Eguerdian azoka ixten dutenean udaletxeko langileek edukiontziak jaso, eta Zumarragako pabilioi batera eramango dituzte. Hain zuzen, garbiketa enpresak erabiltzen duen pabilioia da. Sasietako kamioiak han jasoko ditu hondakinak eta, ondoren, Sasietako langileek hustutako edukiontziak garbituko dituzte. Edukiontzi kopurua Larunbatean gehienak edukiontzi urdinak izango dira. Sasietak egindako aurreikuspenen araberakoa ezarri dute edukiontzi kopurua. Edozein kasutan, azoka egun guztiak ez dira berdinak eta kopuruak behin behinekoak dira. Iazko bilketaren datuen arabera, Zumarragak 3.300 tona zabor sortu zituen. Horietatik 40 tona larunbateko azokatik atera ziren. «Merkatuan gaikako bilketa egitea urrats bat da, bilketaren kultura zabaltzeko beste pauso bat, alegia», dio Erauskinek. Izan ere, Zumarragak sortzen duen zabor bolumenaren zati txiki bat da azokarena. Bien bitartean, Zumarragako Udalak, aurten, edukiontzi marroiaren erabiltzaileentzat hondakin tasaren gaineko hobaria ezarri du  eta Sasietatik elkarteekin lanean ari dira.  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT