Ostalariak IKTen trebatzeko programa jarriko dute martxan
Uggasa garapen agentziako turismo sailak bilera bat deitu du datorren astelehenerako ostalariei zuzendutako Komunikazio Teknologien trebakuntza programa azaltzeko. Bilera 11:00etan izango da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Ordubeteko iraupena izango du saioak eta programaren nondik norakoen berri emango diete Goierri garaia bailarako ostalariei izena eman aurretik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide