Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Pilota AEBtan asmatu izan balute, munduan nagusi izango zen»

Urretxu
2015/01/28
admin
Angel Hurtado pilota epaile urretxuarrak iaz hartu zuen erretiroa, ia 40 urte lan horretan jardun ondoren. Goierri kirol elkarteak omenaldia eskaini zion Gabon Kopa txapelketako finaletan. Nolatan hasi zinen pilotan jokatzen? Urretxuko elizako arkupean zaletu nintzen. Garai hartan mutiko guztiok pilotan jokatzen genuen, kirolik merkeena baitzen. Amari kendutako artilearekin eta Oñatibia doktoreak emandako esparatrapuarekin egiten genituen pilotak. Gainera, zure aita Ederrena zaharreko arduraduna izan zen. Aita ezindua zegoen eta pilotalekuaz arduratzea eskaini zioten nik 15 bat  urte nituenean. Hamar bat  urte eman zituen lan horretan. Bera hil zenean, utzi egin genuen. Aita zenari lan horrek mesede handia egin zion, eguna betetzen laguntzen baitzion. Ordu asko ematen zituen pilotalekuan eta jende asko gogoratzen da oraindik Hurtado jaunaz. Aitaren lanari esker, zure zaletasun kuttuna lantzeko aukera izan zenuen. Lanetik irten bezain laster, pilotalekura  joaten nintzen. Gazte mailan Bergarako txapelketa irabazi nuen, baina handik urte gutxira pilota utzi behar izan nuen: inork ez zidan jokatzen eta takoak jartzen irakatsi eta eskuak izorratu nituen. Ondoren, futbolean jokatu nuen. Baina pilotak pilotalekuan egiten duen soinua bezalakorik ez dago. Nolako jokalaria zinen? Bihurria. Herriarteko lehen txapelketan Urretxu txapeldunordea izan zen eta talde hartan ordezkoa nintzen. Nolatan hasi zinen epaile lanetan? Urretxun jokatzen ziren partidetan, epaile nagusia Inazio Bengoetxea zen eta aurrean Manolo Bermejo jartzen zen. Beti Ederrena pilotalekuan nengoenez, atzean jartzeko esaten zidaten, pasa zaintzeko. Bengoetxeak erretiroa hartu zuenean, Bermejo erdira pasa zen eta ni aurrera. Garai hartan epaileok ez geunden federatuta. Pilota gustatzen zitzaigulako, lagundu egiten genuen. Zeintzuk dira epaile on batek behar dituen dohainak? Lehenik eta behin, arautegia ondo ezagutu behar du. Hala ere, ez da lan erraza, erabakia segundo hamarrenetan hartu behar baita. Zalantza izanez gero, jokatzen jarraitzen utzi behar da. Ez dirudi lan atsegina:?ondo egiten duzuenean inor ez da zuetaz gogoratzen eta gaizki egiten duzuenean, berriz, denen ahotan egoten zarete. Urte hauetan guztietan, denetik ikusi dut. Behin, Eibarren, partida bi ordu luzatu zen. Atzelarietako bat Joxe Mari Zezeaga zen eta duela gutxi Zumarragako pilotalekuan ikusi nuen. Partida hartaz hitz egin nion eta berak ere gogoratzen zuen. Berak barre egin zuen eta ogitartekorik jan gabe eta zahatotik edan gabe utzi ninduela aurpegiratu nion, txantxetan. Istiluren bat ere izango zenuen… Beste behin, hau ere Eibarren, Oskar Lasa erabat haserre gerturatu zitzaidan, besoak altxatuta. Fernando Arretxe etorri zen niri laguntzera. Oskar, zertara etorri gara, epaileekin eztabaidatzera ala pilotan jokatzera?, esan zion. Lasarekin beste pasadizo bat ere badut. Partida batean Mikel Goñik zazpi minutu eta erdi eman zituen aldagelan, orkatilean mina zuelako. 21 eta 20 zihoazenean berriro sartu zen aldagelara, orkatilaren aitzakiarekin. Baina lehertuta zegoelako sartu zen. Bere atzetik joan nintzen eta nire atzetik Lasa etorri zen. Biraoka hasi zen eta Antxon Maiz intendenteak alde egin zuen. Lasarekin utzi ninduen. Kantxara itzultzeko esan behar izan nion. Lasa beldurgarria zela dirudi. Ez, ez… Pilota kirol garbia da. Aurkariak pilotari jo diezaion baztertu beharra dagoela ikustea besterik ez dago. Futbolean, ordea, ostikadak ematen dizkiote elkarri. Dena den, azkenaldian pilotalekuetan ere gauza itsusiak ikusi ditugu. Bai, baina pilota gainontzeko kirolak baino garbiagoa da. Kirol hau Amerikako Estatu Batuetan asmatu izan balute, munduan nagusi izango izango zen. Pilotan gorputzeko atal guztiek lan egiten dute. Zein duzu pilotaleku kuttuna? Atano, Astelena, Bergarakoa… Urretxukoa ere oso ondo dago. Pilotalekuaz eta pilotari gazteez arduratzen direnek monumentua merezi dute. Zer diozu Ederrena zaharraz? Historia handia zuen. Ez bakarrik pilotagatik. Izan ere, garai hartan ekitaldi guztiak pilotalekuan egiten ziren. Ez zegoen kiroldegirik, Golden-ik, Tiffany’s-ik… Dantzaldiak, borroka librea, boxeoa, antzerkia… pilotalekuan egiten ziren. Gure bigarren etxea zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT