Zumarragako Udalak hiri mugikortasun jasangarriaren planaren baitan egindako diagnosiaren aurkezpena egingo du bihar Zelai Arizti kultur etxean. Batzarra 18:30ean hasiko da eta 21:00ak arte iraungo du. Bilera irekia da eta ekarpenak jasoko dituztela diote udaletik. Izan ere, ekintza plana osatu nahi dute. Zumarragarren parte hartzea sustatu nahi du udalak, «ezinbestekoa delako».