Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Antzerkia: hotzaren eta elurraren aurkako botika

Urretxu
2015/02/04
Asier Zaldua

Eguraldi iragarpenek aste osoan elurra egin behar duela diote. Hotza pasa nahi ez dutenek, Labeaga aretoan dute zita. Igandean, Konfusion taldeak ‘Txintxarra eta inurritxoa’ lana antzeztuko du.

Oraindik asteazkena da, baina dagoeneko guraso asko asteburuan pentsatzen egongo dira. «Aste osoan elurra egin behar duela esan dute. Astebururako kaleak elurtuta egongo dira. Zer egingo dugu? Haurrak asteburu osoan etxean sartuta eduki behar al ditugu? Zoratuko gara!». Lasaitu daitezela, Ines Benitezek eta Eduardo Eliasek plan bikaina prestatu diete eta: haurrentzako antzerkia, euskaraz. Urretxuko Labeaga aretoaren epeltasunean, gainera. Berogailu eta guzti. Benitez zumarragarrak eta Elias brasildarrak Karmakros antzerki taldean ezagutu zuten elkar. «Karmakrosen egiten genuenak ez ninduen asetzen eta neure kontura lan egitea erabaki nuen. Inesi gonbitea luzatu nion eta baiezkoa eman zidan», esan du Eliasek. El abrazo de la araña lanarekin eman ziren ezagutzera. Txintxarra eta inurritxoa euren bigarren lana da. «Dagoeneko hiru urte daramatzagu elkarrekin. Edurekin oso gustura nago, gauza berriak egitea eta arriskatzea gustatzen baitzaio. Kale antzerkia eta bakarrizketak egin ditugu, bi film labur grabatu ditugu, Karmakrosekoekin kolaboratu dugu, Herri Operan parte hartu genuen… El abrazo de la arañarekin Bilbon eta Donostian egon ginen, besteak beste. Txintxarra eta inurritxoa, berriz, irailean estreinatu genuen», aipatu du Benitezek. Antzezlan hori La Fontaineren ipuinaren moldaketa bat da. Eliasek familiako kide guztientzat aproposa dela dio. «Istorioa XXI. mendera ekarri dut. Inurria da protagonista nagusia. Bere haserrearen zergatia azaltzen dugu, besteak beste». Antzezlanak oso harrera ona izan zuela diote. «Euria egin zuen arren, haurrek eta gurasoek ez zuten alde egin. Haurrak oso gustura egon ziren eta aita batek motza egin zitzaiela esan zigun», azaldu du Benitezek. Haurrak, esker onekoak Haurrentzat lan egitea oso pozgarria dela dio. «Haurren zoriontasun aurpegia ikusteak ez du parekorik. Oso esker onekoak dira. Bukatu ondoren ere, adi-adi jarraitzen zuten, arropa nola kentzen genuen begira». Idazteaz eta antzezteaz gain, beste guztia ere eurek egiten dute: arropa, dekoratuak…  «Dirua bagenu, Broadway-ko antzezlanen parekoak egingo genituzke», dio Eliasek. Herriko gurasoek  ez dute ikuskizun erraldoirik behar, ordea. Haurrentzako ekitaldiak behar dituzte, euskaraz, eta hori da hain zuzen ere Benitezek eta Eliasek eskaintzen dietena. Antzerki saioa igandean izango da, 17:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 5 euroan, Garbiñe tindategian eta Alaska tabernan. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira: Labeaga aretoan, 16:00etatik 17:00etara.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hodei Otaegi urretxuarrak bere aitona Lucasen taberna ireki behar du

2025/05/29
Urretxu
2

"Presoa etxera itzultzen denean dena konpondu dela iruditzen zaigu, baina ez da hala"

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
3

Rosario tabernan festa egingo dute, 45 urteko ibilbideari amaiera emateko

2025/05/28
Zumarraga
4

Rosario tabernaren amaiera ezin hobea

2025/05/31
Zumarraga
5

Legazpiarrek harrera bikaina egin diote Hodei Otaegi urretxuarraren tabernari

2025/05/31
Urretxu
6

Julen Cabrerak Urola Eskubaloi Klubaren omenaldia jaso du

2025/05/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT