Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Enrique Zalduak AEBtik ekarritako ikuskizuna antolatu du Urretxun

Urretxu
2015/02/12
Otamotz
Enrique Zaldua zumarragarrak Mikro Irekia ekitaldia antolatu du biharko, Urretxuko Santa Barbara aterpetxean. 21:00etan hasiko da. Amerikako Estatu Batuetatik Euskal Herrira eta Euskal Herritik Amerikako Estatu Batuetara ematen du urtea Zalduak eta handik ekarri du ekitaldi hau. Mikrofonoa nahi duten guztien eskura egongo da, abestu, errezitatu edo antzezteko. Gainera, gaztaiak egongo dira nahi duten guztientzat. Zalduak New Yorken ezagutu zuen ikuskizun mota hori. «Asko gustatu zitzaidan, kaleko jendeari bere sormena erakusteko aukera ematen baitio. Gainera, parte hartzea bultzatzen du. Kontua ez da oso ona izatea, baizik eta norberak egiten duena erakustea. AEBtan tabernetan egiten dute, batez ere. Jazzaren eta bakarrizketen izpiritua du. Niri Santa Barbara toki zoragarria iruditzen zait eta hilean behin egin nahiko nuke». Ez daki zenbat jendek parte hartuko duen. «Ez dut inoren partaidetza lotu. Mikro Irekiaren izpiritua hori da, hain zuzen ere. Jende ezagunaren parte hartzea iragartzeak gainontzekoak beldurtu ditzake. Parte hartu nahi duena, 21:00ak baino lehentxeago azaldu behar da eta izena eman. Izena ematen duen jende kopuruaren arabera, bakoitzak denbora gehiago edo gutxiago izango du. Seguru aski, parte hartzaile bakoitzak 5-10 minutu izango ditu». Arau bakarra dago: besteen lana errespetatzea. Baita ikusleen aldetik ere. Izan ere, sortzaileek euren lana txalotzea merezi dute. Are gehiago, dena txikitzea atsegin dutenek duten indarra kontuan hartzen bada. «Zerbait sortzen ahalegintze hutsa txalogarria da eta sortzaileek ikusleen babesa merezi dute. Gainera, sortzaile guztiak gauza politak sortzen saiatzen dira. Inork ez du gauza zatarrik sortu nahi».
«Mikro Irekiakek kaleko jendeari bere sormena erakusteko aukera ematen dio» «Sortzen ahalegintze hutsa txalogarria da eta sortzaileek babesa merezi dute» «Ez da Octavio Paz edo Pavarotti izan behar mikro baten aurrean jartzeko» Enrique Zaldua (Antolatzailea)
Herritarrak parte hartzera animatu ditu. «Ez da Octavio Paz, Angus Young edo Pavarotti izan behar mikrofono baten aurrean jartzeko. Zer edo zer esateko duten guztiei entzutea gustatzen zait, teknikan pentsatu gabe. Herriari eta munduko energiari ekarpen bat egiten zaio. Gainera, batzuetan artista oso interesgarriak ezagutzeko aukera ematen du. Eta gizartea kohesionatzeko balio duen ekitaldi batean parte hartzea ez da gutxi». Zalduak ere parte hartuko du, noski. «Aurkezle lanak egingo ditut, abestiren bat abestuko dut eta poemaren bat irakurriko dut». Zumarragarraren ustez, estatubatuarren eta euskaldunen artean alde handia dago. «Han sortzaileei ikusiak izatea gustatzen zaie. Hemen, asko ezkutatu egiten dira. Han artista munduari zor zaiola uste dute, gizartearen mesedetan sortzen duela». Andoni Salamero txalotu Argi utzi nahi du Urretxuko eta Zumarragako kultur jarduera oso aberatsa iruditzen zaiola. «Ezin da esan hau eremu mortu bat denik. Ezta gutxiago ere. Astero zine emanaldiak ditugu, hilero antzerkia, datorren astean Queen taldearen kontzertu bat botako dute, artista asko daude… Hori bai, tabernetako eskaintza zabalagoa izatea gustatuko litzaidake. Tabernetan bakarrizketa dramatikoak eta musika klasikoa ere egin daiteke. Alde horretatik, Andoni Salameroren saiakerak oso interesgarriak dira».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT