Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Zumegintzan buru-belarri ari da Zumarragako EH Bildu

Urretxu eta Zumarraga
2015/02/27
Otamotz
Atzo iluntzean Zumarragako EH Bilduk orain artean burututako prozesu parte hartzaileak eman duena aurkeztu zuen. Orain prozesuaren hirugarren fasean sartu dira, jasotako guztiarekin maiatzeko udal hauteskundeetarako herri programaren zirriborroa egingo dute eta gero Herri Batzarrari eramango diote onartu dezan, zerrendaburuak ere Herri Batzarrean adostuko dituzte. Lehenengo faseari Zumarraga berri baterako zumeak topaketekin ekin zioten. Aurreko azaroan sentsibilidade ezberdineko zumarragarrak elkartu zituzten eta herriaren ahuleziak zein indarguneak landu zituzten. Bigarren urratsean jasotako ideia guztiekin argazki orokorra osatu zuten eta proposamenak zehazteari ekin zioten talde txikietan bilduta. Bilera horiei koalizioaren azken aldizkariarekin batera eta Internet bidez inkesta bat helarazi zieten zumarragarrei, bizilagunen kritikak, ekarpenak eta iradokizunak jaso nahian. Orain, jasotako guztiarekin hirugarren faseari ekin diote, udal hauteskundeen herri programaren zirriborroa egingo dute fase honetan. Martxoaren erdialderako prest eduki nahi dute. Hori guztia, Zumarragarako alternatiba berri bat diseinatzeko eta indarrean jartzeko. Inma Albisuaren hitzetan,
“beste kudeaketa eredu berri batera jo nahi dugu, oraingo eredua ez dugu gustuko eta, pertsonalismoaren ordez, zumarragarrek egindako ekarpenak, kezkak eta lana aintzat hartu nahi ditugu. Jakin badakigu ez dagoela urrezko makilarik, baina Zumarragako EH Bildun buru-belarri sartuta gaude gure herriari eskaini nahi diogun proposamen parte-hartzaile eta gardena diseinatzeko, partekatzeko, eztabaidatzeko eta formulatzeko prozesuan”.
Hasieratik Zumarragarekin horrenbesteko lotura duen zumegintza hartu dute sinbolo gisa. Albisuak azaldu duenez,
“gure aiton-amonek euren tailer txikietan ekoizten zituzten saskiak eta gainerakoak salgai jarri aurretik, zumea bildu, ebaki, zuritu, kolorea eman eta ehundu egiten zuten bezalaxe ari gara gu ere taldean lanean”.
350dik gora proposamen Pozik daude inkestak izandako harrerarekin. 219 erantzun jaso dituzte, eta erantzun horietan guztietan 350 proposamenetik gora bildu dituzte. Oro har, Zumarragarako ase betetze maila ez da positiboa: %72 ez dago batere pozik. Arlo bakar batek ez du nahikoa gainditzen (herri eredua eta hirigintza, kultura eta euskara, sozioekonomia, gizarte eredua, kirola, gazteria eta ingurumena). Okerren baloratutako arloak ingurumena (%83k txartzat edo oso txartzat jotzen dute) eta udalaren kudeaketa eredua dira (%77k txartzat edo oso txartzat jotzen du). Ekarpenak arlo ezberdinetan eta Zumarragako kale ezberdinetatik (28) jaso dituzte. Ekarpen horien baitan proposamen zehatzak egin dizkiete zumarragarrek. EH Bilduren jarduna baloratzeko ere eskatu diete, eta jendearekin gehiago hitz egitea edo komunikazioa hobetzea eskatu diete. EH Bilduko kideek argi baino argiago ikusi dute zumarragarrei hitz egiteko eta parte hartzeko aukera ematen zaienean zer esana badutela eta herriko jardunean parte hartzeko gogoa agertzen dutela. Taldean ari dira lanean. Aitor Garmendiaren esanetan, “koalizio fasea gainditzen ari gara eta fronte zabal batera goaz”. Egiten ari diren lan hau guztiaren jomuga ez dira udal hauteskundeak, epe luzerako ari dira lanean, izan ere, hauteskunde ondorenean egokitzen zaien tokia udal gobernua edo oposizioa izan, Zumarragarako beste eredu bat diseinatzen jarraituko dutela diote. Edonola ere, datozen hauteskundeetan, alkatetzara iristeko inoiz baino aukera gehiago dutela adierazi du norbaitek inkestan, horretan sinistu eta aurrera egiteko eskatu ere. EH Bildukoek aho batez esan zuten atzo baietz, sinisten dutela.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT