Westra lasterketa buru, lehenengoz jo dute Antio
Orain minutu batzuk iritsi dira txirrindulariak Antiora. Westra australiarra lasterketa buruan doa ihes eginda. Ihesaldian lagun izan dituen Caja Ruraleko Fraile eta Carthy ondoren pasa dira eta tropelak minutu baten aldearekin igo du Zumarragako horma lehenengo aldiz. Euskadi plazako helmuga iragan duten arren, oraindik 20 kilometro inguru bete beharko dituzte txirrindulariek eta bidean Antio berriz igo beharko dute Eitzagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide