Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Nagusiak eta haurrak jolasean elkartuko dira etzi Zumarragako Euskadi plazan

Urretxu,Zumarraga
2015/05/27
Otamotz
OLYMPUS DIGITAL CAMERAZumarragako Gure Txoko jubilatu egoitzako kideek haurrekin batera burutzeko ekintza bat baino gehiago prestatu dute azkenaldian. Gabonetan Aiton-amonen eta biloben Egunean elkarrekin eskulanak egiten jarri zituzten egoitzan bertan eta, oraingoan, jolasean arituko dira batera Zumarragako Euskadi plazan. Etzi, ostiralarekin plaza jolas gune bilakatuko dute. Adinekoek euren haurtzaroko jolasak erakutsiko dizkiete La Salle-Legazpi eskolako 6 eta 7 urteko haurrei. Itsumandoka, sokatiran, zapian, tokan, igela-tokan eta abarretan arituko dira. Hamarna haurreko taldeak egingo dituzte eta talde horiek gurpilen erara mugituko dituzte haur bakoitza jolas guztietan aritu dadin. Jolasean 10:00etan hasi, eta bi orduz hamar bat jolas egingo dituzte. Gure Txokokoek aurten ez dute urtean behin egin ohi duten Aste Kulturala ospatuko. Miguel Angel Cenera zuzendaritzako kideak azaldu duenez, «Astearen baitako ekintzak irekiak izatea zen gure asmoa, baina ez genuen nahi besteko parte hartzea lortzen. Hori dela eta, aurten Aste Kulturalik ez egitea erabaki dugu». Egitarau loturik ez, baina egoitzako leihoak ireki eta kanpora begira jartzeko gogoari eusten diote Gure Txokon. Hain zuzen, grina horretatik sortu da haurrekin jolasean aritzeko ekintza. Urretxuko eta Zumarragako eskola guztiei deialdia egin diete eta, momentuz, La Salle-Legazpik eman die baiezkoa. «Aiton-amonen jolasak zeintzuk ziren erakutsi nahi diegu etzi. Belaunaldiak lotu nahi ditugu eta gugandik zer ikasia badutela erakutsi», jarraitu du Cenerak. Beste norabidean jasotzeko prest ere badaude. «Guretzat, haurtzarora itzultzeko aitzakia da, umetan zertan ibiltzen ginen oroitzeko parada. Haurren freskotasunetik eta xalotasunetik edango dugu». Izan ere, eta Cenerak gogoratu duenez, zahartzaroan «bizitzaren zikloari jarraiki badago haurtzarorako itzuli bat». Esperientzia trukea La Salle-Legazpi ikastetxekoek gustura hartu zuten Gure Txokoko gonbitea. Eskolan bakeari eta justiziari buruzko programa bat lantzen ari dira eta ikasturtero balore bana lantzen dute. Marivi Marco irakaslearen hitzetan, «gure umeek aiton-amonekin truke bat egin zezatela nahi genuen. Jolasen bitartez esperientzia truke bat egingo dutelakoan gaude. Haurrek nagusiek emateko duten horri balioa ematea dugu helburu». Joaneko partida da etzikoa, izan ere, itzulikoa ere jokatu baino jolastu egingo dute La Salleko haurrek eta Gure Txokoko nagusiek. Ikastetxetik hara joateko gonbidapena luzatu diete jubilatu egoitzako kideei. «Datorren ikasturtean etorriko dira gurera, aurtengoan denbora gabe geratu gara eta», azaldu du Marcok. Belaunaldi bakoitzak besteari zor dion errespetua landuko dutela diote hala eskolatik nola jubilatu egoitzatik. Haurrek emateko dutena hartuko dute nagusiek etzikoan. Eta, zaharrek urteetan bildutako eskarmentua, oroitzapenak, ipuinak eta jolasak transmitituko dizkiete umeei. Hori guztia jolasen bitartez egingo dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT