Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Dena prest etzi Beitia martxa egingo duten 1.000 mendizaleak hartzeko

Urretxu eta Zumarraga
2015/05/29
Otamotz
Iñaki Beitiaren Omenezko mendi martxa egingo dute etzi, igandearekin, hemeretzigarrenez. Mila bat lagunen parte hartzea espero dute antolatzaileek. Goierrikoak zein Hego Euskal Herrikoak dira izen-ematea aurrez egin duten gehienak; 600 lagunek eman dute izena jada. Herrialde Katalaneko bost parte hartzaile ere egongo direla aurreratu du Jonmikel Intsausti antolatzaile taldeko kideak. Antolaketa taldea da, hain zuzen, mendi martxaren bihotza parte hartzaileekin batera. Hemeretzi urte hauetan guztietan Urretxuko eta Zumarragako eragile, erakunde nahiz norbanako ugari elkartu baita Iñaki Beitia zenaren omenezkoaren lantaldean. Guztira, 100 bat lagun aritzen dira aurrez zein martxaren egunean bertan. Luis Albisua antolatzaile aritzen da eta berak dioenez, «aurten ez dugu berrikuntza handirik egin, baina berrikuntza txiki bat baino gehiago dago». Aldaketak daude ibilbidean aurreko urteetako bideekin alderatuta. Aurten Etxaburutik gora egingo dute zorbide bat —lur jabeen bideetatik igarotzen den bidea— hartuta. Handik igoko dira Neberara eta Gorlako mendateraino iritsi eta gero, Elosumendira egingo dute. «Aurretik ez dugu han eguraldiarekin zorterik izan eta berriz saiatu nahi dugu bide horrekin ea eguraldiak laguntzen digun», dio Albisuak. Oletatik ere igaroko dira mendizaleak eta han etzi ospatuko duten Trinitate jaiarekin bat egingo dute. Aizpurutxon azken urteotan bezala Euskaraz Biziko bandera eskuetan euskaraz bizitzearen aldeko argazkia egiteko aukera egongo da. Hondakinak gaika bereizteko eskaera egin dute eta baliabideak jarriko dituzte kontrol guneetan. Elkartasunerako tartea Markel Lopez urretxuarrari laguntza emateko deia egin dute Beitiaren antolatzaileek eta plastikozko tapoi bilketari hauspoa eman nahi diote mendi martxaren ekitaldi honetan. Horrez gain, aurreko urteetan opari gisa ematen dituzten elastikoak Nikaraguara bidali dituzte Ilargi Beltzako kideen bitartez eta aurten ere hala egiteko asmoa dute. Martxaren baitan IV. Argazki Rallya antolatu dute eta saria bi lagunentzat bertako jatetxe batean afaria izango dela iragarri dute. Azken urteetan ez du parte hartze handirik izan, baina antolatzaileek egitasmoari eutsi diote eta mendizaleei parte hartzeko gonbitea luzatu diete, izan ere, jakin badakite batek baino gehiagok argazki kamera aldean eramaten duela martxaren egunean. Gurutze Gorrian laguntza izango dute; kontrol guneetan egongo dira eta ibilbidean zehar zer edo zer gertatuz gero, mendizaleak artatzeko prest egongo direla bermatuta dago. Txakurrak eramatekotan lotuta eramatea eskatu dute zorbideak iragango dituztelako. Anoa-postuetan mokaduak eta edariak banatuko dituzten arren, mendizaleei edatekoak eta janari energetikoak eramatea gomendatu diete.  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT