Caritasen aldeko futbol torneoa jokatu dute Argixaon
Urolako, Beasaineko eta Ermuako (Bizkaia) taldeetako futbol eskoletako haurrek lehiaketa jokatu dute gaur Argixaon, Zumarragan, Caritasen alde. Janari bilketa egin dute gaur, baita aste osoan ere Urretxuko eta Zumarragako supermerkatuetan. Bildutako guztiak jasoko du Caritasek. Elikagaiez gain, errifak saldu dituzte eta bildutako dirua ere Caritasentzat da. Urolatik esan dutenez, “dagoen beharra ikusita lehiaketa antolatzea erabaki genuen”. Eskolako haurrentzat ikasturteari festa giroan amaiera emateko modua ere izan da. Sariak Urretxuko eta Zumarragako Caritaseko ordezkariek banatu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide