Txirrindulari eskolen arteko probak egin dituzte Urretxun
Goierri Kirol Elkarteak antolatuta, txirrindulari eskolen arteko probak izan dira gaur Urretxun. Kategoriaka banatuta irten dira parte hartzaileak Jose Mari Lasa plazatik. Urretxutik Zumarragara igaro dira, eta Jose Mari Lasa plazan amaitu dute berriz, kilometro eta erdiko ibilbidea eginda. Guraso ugari bildu dira metan, animoak emateko.
Goizean, bestalde, bizikleta festa egin dute Abenidan. Goierri Kirol Elkarteak antolatu du, eta herriko hainbat gaztetxo bildu dira bizikletarekin jokoak egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide