The Northagirres taldeak joko du Euskadi plazan
Zumarragako Santa Isabel jaien baita The Northagirres taldeak joko du bihar, 23:00etan Euskadi plazan. Banda 2012an sortu zen Urretxun. Iñigo Agirrebalzategik (The Hot Dogs, Mutürbeltz) bere aurreko proiektuetan lekurik ez zituzten kantak plazaratzeko asmoarekin aspaldiko musika kideak bildu zituen The Northagirres taldera. Neil Young, Tom Petty edota Rolling Stones taldeetatik edaten duen banda da, rock&rolla egiten dute. Lehen diska orain bi urte argitaratu zuten eta bigarrenaren grabaketa egin dute jada soinu eta partaide berriekin. Guztira sei musikarik osatzen dute banda, rock indartsu eta sendoaren erakusle. Bigarren lana abuztu eta iraila partean emango dute argitara CD zein binilo euskarrietan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide