Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ainhoa Franco: «Pentsatu ohi dugu musika klasikoa soilik adituentzat dela»

Urretxu eta Zumarraga
2015/09/11
Otamotz
Antioko Musikaldiaren biharko kontzertuan kantatuko du Francok (Urretxu, 1978) Juan Carlos Martin gitarra jotzailearekin eta Iker Nausia oboe jotzaileekin batera, ermitan, 19:30ean. Haurra zinela Urretxu utzi eta Donostiara joan zinen. Ahotsaren unibertsora ez zinen zuzenean iritsi, ezta? Gurasoak Donostiara joan ziren bizitzera eta nik biolin ikasketak jarraitu nituen han, biolin karrera amaitzeko kantua ikasi behar nuen derrigor eta kantugintzak hasieratik harrapatu ninduen. Biolin karrera amaitu nuenean koruarekin jarraitu nuen. Gurasoek Donostiako Orfeoian hasteko gomendioa egin zidaten eta, ordutik, biolina jotzen baino kantuan aritzen naiz gehiago. Haur baten zaletasun gisa hasi zena ogibide bilakatu da urteen poderioz. Musikaren esparruan inoiz amaitzen al dira ikasketak? Ez, beti jarraitu behar duzu ikasten. Ikastaro ugari egiten ditugu urtean zehar, etengabean prestatzen jarraitu behar dugu. Ahots korden zein lekutatik aritzen dira sopranoak? Andrazkoen ahotsak soprano, mezosoprano eta kontraltuetan banatzen dira. Sopranoenak dira ahotsik altuenak eta kontraltuenak dira baxuenak. Sopranoak, bestalde, lirikoak, dramatikoak, arinak eta abar izan daitezke. Ni soprano lirikoa naiz. Ez dut ahotsa horrenbeste igotzen, gurea ahots zentralagoa da, potoloagoa, handiagoa, bolumen gehiago duena eta beste sopranoek baino pixka bat gehiago egiten dugu behera. Egun, soprano batek kantagintza bizimodu bihurtu al dezake? Musika ogibide bihurtu dut, hala ere, kontzertuekin soilik ez dut  aski. Gerta liteke bolada batean  sei emanaldi egitea segidan eta ondoren lehorte garai bat iristea. Kontzertuez gain klaseak ematen ditut; biolin eta kantu eskolak. Urretxuarra zarenez gero ezagutuko duzu Antioko ermita, baina inoiz kantatu al duzu han? Entzule gisa egon naiz eta ezkontzaren batean abestu dut, baina ez dut orain artean baselizan emanaldirik eskaini. Dena dela, Antioko Musikaldian parte hartu zenuen orain bi urte. Bai, Igartubeitin kantatu nuen. Bestelako hirukotea aurkeztu genuen; orduan, ahotsari txeloarekin eta biolinarekin lagundu genion. Berezia al da ermitan kantatzea? Oso berezia musikaldiak maila handia duelako eta urretxuarra izanagatik ere bai, kasik nire herria baita. Zure ahotsak biharkoan gitarra eta oboea izango ditu lagun. Nolatan batuketa hori? Juan Carlos Martin gitarra jotzailea, Iker Nausia oboe jotzailea eta hirurok oso lagunak gara. Adiskidetasun horrek bultzatuta elkarrekin zerbait prestatzea otu zitzaigun. Ez da, aitzitik, batere erraza ahotsa eta bi musika tresna horiek uztartuko dituen programa aurkitzea. Bila hasi ginen eta entseguei ekin genien. Nik ez dut inoiz halako batuketarik ikusi eta publikoari gustatuko zaiolakoan nago. Nolako programa eskainiko duzue bihar Antion? Guri gustatzen zaizkigun piezak aukeratu ditugu. Lehenengo zatian azken orduko aldaketa bat egin dugu programan; Espainiako kantu tradizionalak eta alaiak egingo ditugu, gitarrari oso ondo egokitzen zaizkionak. Ondoren,  Sorozabalen euskal abestiak ekarriko ditugu. Bigarren zatian musika klasikoa publikoari hurbiltzen saiatuko gara. Aukeratu ditugun ariak [opera] ez dira oso ohikoak zinez zailak direlako, baina guk erronkari heldu genion eta pozik gaude emaitzarekin. Musika klasikoa urrun sentitzeko joera al dago? Bai, soilik adituentzat dela pentsatu ohi dugu, baina nire ustez ez dago musika klasikoa entzuteko ohiturarik. Musika klasikoan ere entzuteko musika errazagoak eta zailagoak daude.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT