Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

«Gabonetan indar berezia egiten dugu gastua herrian gera dadin»

Urretxu eta Zumarraga
2015/12/03
Otamotz
Bi Tartean Merkatarien Elkarteko teknikaria da Aitor Mendia (Zumarraga, 1988) duela hiru urtez geroztik, eta gertutik ezagutzen du herriko merkataritza txikia. Urretxu-Zumarragan «komertzio ona» dagoela uste du, eta behar dugun guztia herrian erosteko aukera dugula baieztatzen du, kanpora atera gabe. Aitor_Mendia___Bi_TarteanBi Tarteanek zein lan egiten du herrian? Helburu nagusia herriko merkataritza sustatzea da, eta ahal dugun neurrian beraiei laguntzea. Bi eremu lantzen ditugu. Batetik, herri mailako dinamizazio ekintzak: kanpainak, stock azokak… Eta, bestetik, lan administratiboan laguntzen diegu, adibidez, diru laguntzak eskatzen. Alde administratibo horri dagokionean, bazkide direnei eta ez direnei laguntzeko gaude. Bi Tarteanen bulegoa ez da soilik bazkideentzat —momentu honetan 97 dira—, herriko merkatari guztientzat baizik. Ateak irekita dituzte informazioa edo laguntza eskatzeko. Urtean zehar hainbat kanpaina antolatzen dituzue. Nola prestatzen dira kanpaina horiek? Askotan beste herri batzuetan ongi funtzionatzen duten gauzak hona ekartzen ditugu. Bulego sare bat daukagu, eta informazio asko trukatzen dugu. Harremana oso ona da. Eta bestela, buruari bueltak emanda. Kanpaina denek ez dute harrera bera izaten, eta batzuek ez dute uste bezain ondo funtzionatzen. Baina horiek ez ditugu errepikatzen, eta kitto. Nola jakiten duzue kanpaina batek funtzionatu duen ala ez? Merkatariek egiten dituzten balorazioak hartzen ditugu kontuan, eta bezeroek ere ematen digute iritzia. Adibidez, poltsa kanpaina egin genuenean, ez genuen horrelako harrerarik espero, eta astakeria bat izan zen. Bai merkatariei eta bai bezeroei asko gustatu zitzaien. Ez dute zertan kristoren kanpainak izan behar gustatzeko, inoiz ez da jakiten. Nolakoa da merkataritza txikiaren egoera gaur egun? Ez dago egoera onenean, baina denetik dago. Guk dugun zorterik handiena da inguruan ez daukagula merkatal zentro handirik, eta Donostia ez dugu oso gertu. Zailagoa da kanpora joatea, nahiz eta egia den herritik kanpo egiten den gastua oso handia dela. Bestalde, Interneten eragina izugarria da. Batez ere gazteek, sarean egiten dituzte erosketak. Gabonetan erosketek gora egingo dute, ezta? Bai, Gabonak oso garrantzitsuak dira merkatarientzat, diru gehiago mugitzen delako. Hori dela eta, indar berezia egiten saiatzen gara gastua herrian gera dadin. Orain, adibidez, bono kanpaina dugu martxan. 40 euro ordainduta, 50 gastatzeko aukera dute bezeroek Bi Tarteaneko dendetan. Merkatariek ahalegin berezia egiten dute, izan ere, 800 bono salduko ditugula kontuan izanik, merkatariak 8.000 euro oparitzen ari dira. Bono kanpainaz gain, beste hainbat zozketa egingo dituzue Gabonetan. Bai, Gabonetako kanpainak hiru atal ditu. Bono kanpainarena da bat. Baina, horrez gain, abenduaren 9tik 18ra Olentzeroren zozketako boletoak banatuko dizkiegu erosleei; ehun euroko hogei erosketa bale zozkatuko ditugu. Eta, azkenik, abenduaren 28tik urtarrilaren 5era beste zozketa bat izango dugu; hor dendarien produktuak zozkatuko ditugu. Bestalde, kaleetako argiztapena eta dendetako dekorazioa ere sartzen dira Gabonetako kanpainaren barruan. Gabonetako argiztapena beharrezkoa dela u ste duzu? Kaleetako argiztapenak onura handia ekartzen die dendariei. Beraiek beharra sentitzen dute. Herria asko animatzen dute argiek, eta erosketarako giroa sortzen dute. Ez da nahikoa bakoitzak bere erakusleihoan egiten duen lanketa, inguruak ere eragiten du. Denda txikietan erosteko joera gora ala behera doa? Nik positiboa izan nahi dut. Uste dut kontzientziazio maila hobea dela orain. Jendea konszienteagoa da herriko merkataritzaren alde egiteko beharraz. Bestetik, merkatal zentro handietara joateko joerak goia jo zuen dagoeneko. Dena den, lanketa handia egin beharra dago oraindik. Komertzio txikiek gertutasuna eta konfiantza eskaintzen dute, eta hori transmititu beharra daukagu. Nolako komertzioa dugu Urretxu-Zumarragan? Gaur egun Urretxu-Zumarragan denetik aurki dezakegu, behar dugun guztia eta bururatzen zaigun guztia. Komertzio ona daukagu. Denda berri pila bat ireki dituzte, ideia berriekin. Ikusten da jendea gogoarekin eta indarrarekin datorrela. Arropa denda pilo bat ditugu, oso prezio erakargarriekin. Oinetako dendak ere oso onak ditugu, elikadurari dagokionean ez da ezer falta… Erostera kanpora joaten denak ez du beharragatik egiten. Bestetik, badago uste oker bat, denda txikietan prezioak altuagoak direla. Baina hori ez da egia. Herriarentzat ere onura ekarriko du gastua bertan egiteak, ezta? Noski, dirua herrian geratzen delako, eta, azken finean, herriko jendeari jaten ematen diozu, dendariak ere herritarrak direlako. Herriaren itxuran ere badu eragina komertzioa edukitzeak. Inorrek ez du nahi dendarik gabeko herri bat, baina askotan ahaztu egiten zaigu horren atzetik zer dagoen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT