Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Santa Lutzi ferian 500 abelburu eta 491 salmenta postu izango dira

Urretxu eta Zumarraga
2015/12/09
Otamotz
Urretxu Zumarragan dagoeneko prest dute dena Santa Lutzi feriarako. Aurten, gainera, igandea izanik, jende andana espero da. Hori dela eta, garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute udaletatik. Zer ikusia eta erosia izango da. Izan ere, 500 abelburu inguru eta 491 salmenta postu izango dira bi herrietan. Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragakoak aurkeztu dute gaur feria. Luquiren hitzetan, Euskal Herriko zein estatu mailako feriarik garrantzitsuenetakoa da Santa Lutzi, bere alorrean. Bestalde, baserritarren eta kaletarren arteko topaleku “aparta” dela nabarmendu dute bi alkateek. Ohiko eremuetan banatuta egongo da feria: Urdanetan abereak;  La Salle Legazpi ikastetxeko patioan nekazaritzako tresnak; Trintxeran, Iparragirre kalean eta Avenidan eskulanak; Euskadi Plazan eta Gernikako Arbola plazan barazkiak eta baserriko produktuak; Areizaga Kalebarren plazan ezti, oilasko eta kapoi sariketak… Sari banaketa 13:30ean egingo dute, Areizaga Kalebarren plazan. Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu onenak sarituko dira. Ordu berean, Zubimusu plazan artzain txakur erakustaldia egingo dute, antzarrekin. Herri kirolak, pilota partidak eta idi probak Beste hainbat erakustaldi ere izango dira egunean zehar. 12:30ean herri kirol erakustaldia izango da Ederrena pilotalekuan. Aizkoran, hiru bikote ariko dira: Iker Bizente eta Ugaitz Mugerza, Jon Irazu eta Aratz Mugerza, eta Iñaki Azurmendi eta Xabier Zaldua Gurrutxazpi herritarra. Harri jasotzen, berriz, Inaxio Perurena. Sarrera doakoa da. Arratsaldean, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituzte Ederrenan. Aritz Lasa eta Xabier Erostarbe urretxuarrek jokatuko dute lehen partida, Gorka eta Merino I errioxarren aurka. Bigarren partida, berriz, Olaizola II eta Urrutikoetxeak Artola eta Albisuren aurka jokatuko dute. Idi proben finala ere izango da, Euskadi plazan, 18:00etan. Santa Isabeletan izaten da lehen proba, Santa Anastasietan bigarrena, eta Santa Lutzitan finala. Pablo Aranberriren, Antonio Zabaletaren eta Francisco Aranberrirren idi pareek parte hartuko dute. Errioxako ardo azoka Santa Lutzi feriaren bezperan, larunbatean, 24. Arabako Errioxako Ardo Azoka egingo dute Urretxun, motorrak berotzen joateko. Bertako upategiak, pintxoak eta musika izango dira, 18:00etatik aurrera, Iparragirre plazan. 19:00etan, gainera, Manuel Ruiz ardoaren dastaketa irekia egingo dute. Igandean ere izango da ardo azoka. EGITARAUA:  Abenduak 12
  • 18:00. Arabako Errioxako XXIV. Ardo azoka. Arabako Errioxako upategiak, pintxoak, musika… 22:00ak bitartean Urretxuko Iparragirre plazan.
  • 19:00. ‘Manuel Ruiz’ Arabako Errioxako ardo dastatze irekia Urretxuko udaletxean. Bertako produktuen pintxoak jateko aukera ere egongo da. Ardoak eta bi pintxo, 2 eurotan.
Abenduak 13
  •  08:00-14:00. Zaldi aziendaren nahiz bestelako abereen feria eta sariketa. Urdaneta hiribidean.
  • 08:00-14:00. Nekazaritzako tresnen feria. La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan.
  • 09:00-14:00. Azoka bereziak. Errezil sagar, fruta eta barazki lehiaketak. Landare salmenta, eskulan erakusketa eta Euskal Herriko jakiak salgai: eztia, ogia, gazta, taloak… Euskadi plazan.
  • 09:00-14:00. Eskulanen erakusketa eta salmenta. Euskadi plazan eta trenbidearen gaineko zabalgunean.
  • 09:00-14:00. Azoka bereziak. Fruta eta barazki sariketak eta bertako produktuen salmenta Gernikako Arbola plazan.
  • 09:00-14:00. Eskualdeko ezti sariketa, Gipuzkoako Eztizaleen elkarteak antolatuta. Areizaga kaleko arkupeetan.
  • 09:00-14:00. Eskulanen salmenta eta erakusketa. Iparragirre kalean.
  • 09:00-16:30. Arabako Errioxako XXIV. Ardo azoka. Iparragirre plazan.
  • 13:00. Artzain txakur erakustaldia. Zubimusu plazan.
  • 09:00-14:00. Oilasko eta kapoi sariketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
  • 13:30. Oilasko, kapoi, fruta, barazki, errezil sagar, ezti eta ganadu sariketetako sari banaketak. Areizaga-Kalebarren plazan.
  • 09:00. Urretxuko Lizarriturri Txistulari elkartea eta Iratzarri Dultzaineroak Urretxuko kaleetan zehar.
  • 10:00. Tolosako Dultzaineroak Zumarragako kaleetan zehar.
  • 10:30-12:30. Secundino Esnaola musika eskolako trikitilari taldea Zumarragako eta Urretxuko kaleetan zehar.
  • 11:30. Zumarragako Musika Banda eta Antxiñako Ama txistulari taldea Zumarragako kaleetan zehar. Eguerdira arte. Zumarraga-Urretxuko trikitilariak bi herrietako kaleetan zehar.
  • 12:30. Herri kirolak Ederrena pilotalekuan. Aizkoran: Iker Bizente-Ugaitz Mugerza, Jon Irazu -Aratz Mugerza, eta Iñaki Azurmendi-Xabier Zaldua Gurrutxazpi. Harri jasotzen: Inaxio Perurena. Sarrera doan.
  • 17:00. Profesionalen arteko pilota partidak Ederrena pilotalekuan. Aritz Lasa-Erostarbe Gorka-Merino I eta Olaizola II-Urrutikoetxea, Artola-Albisu.
  • 18:00. Idi probak Euskadi plazan. Parte hartzaileak: Pablo Aranberri, Antonio Zabaleta eta Francisco Aranberri.
  • 09:00-10:00. Santa Lutzi Feriako XXIII. Argazki rally digitala. Izen ematea Aizpurunea kultur etxean.
  • 11:00-14:00. Non dago Wally?

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT