Jesus Mari Rodriguezek eta Aitor Gallastegik jokatuko dute Eire-Bankoa txapelketako finala
Igande honetan Eire-Bankoa txapelketako azken partidak jokatuko dituzte. 16:30ean Asier Imaz legazpiarrak eta Egoitz Irurek hirugarren eta laugarren postuetarako partida jokatuko dute. Final handia 18:30ean hasiko da: Jesus Mari Rodriguez zaldibiarrak Aitor Gallastegiren aurka jokatuko du. Lehenengoz, finala Internetez emango dute. Eire tabernaren webgunean (eiretaberna.com) eta Gipuzkoako eta Euskadiko federazioen webguneetan ikusi ahal izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide