Aurten ere La Nave taldeak irabazi du Antzezmotz lehiaketa
Larunbat gauean Antzezmotz lehiaketaren bigarren edizioko finala jokatu zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Aurten ere La Nave talde nafarrak irabazi du antzezlan motzen lehiaketa hau. Bere lana onena izan zen, bai epaimahaiaren eta bai ikusleen ustez. Bigarren postua Donostiako Pollo Rosa taldeak lortu zuen. Finalisten artean herritar bat egon zen: Olatz Soraluze aktore zumarragarra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide