Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Juan Karlos Korta eta Euxebio Zabala, Munduko Mus Txapelketan

Urretxu eta Zumarraga
2016/10/07
Otamotz
Euxebio Zabala zumarragarrak eta Juan Karlos Korta ezkiotarrak Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketan parte hartuko dute igandetik aurrera. Partidak hilaren 14ra bitartean jokatuko dira Donostian eta Gipuzkoako hainbat herritan. Hamabi herrialdetako lagunek parte hartuko dute. Lehiaketa hau CTME (Comisión Territorial de Mus de Euskadi) elkarteak antolatzen du eta aurten 39. edizioa du. Aurtengo txapelketaren egoitza Donostiako Silken Amara Plaza hotela da, baina beste toki batzuetan ere jokatuko dituzte partidak: Kursaal kasinoan, Tolosan eta Zarautzen. Txapelketa irabazten duen bikoteak, Las Vegasera bidaia irabaziko du. Datorren urtean han jokatuko da Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketa. Aurtengo txapelketan hamabi herrialdetako bikoteek parte hartuko dute: Amerikako Estatu Batuak, Argentina, Australia, Espainia, Euskal Herria, Frantzia, Kanada, Kuba, Mexiko, Peru, Uruguai eta Venezuela. Goierri garaiko bikoteak Bilbao kasinoan jokatu zen kanporaketan lortu zuen Munduko Txapelketa jokatzeko txartela. Bi partida galtzen zituen bikotea kanporatu egiten zuten eta Korta eta Zabala izan ziren partida bakarra galdu zuten bakarrak. Urte asko elkarrekin Urte asko daramatzate elkarrekin jokatzen. «Gaztetatik ezagutzen dugu elkar eta txapelketa askotan parte hartu dugu elkarrekin. Ia astebururo txapelketaren batean parte hartzen dugu. Torneo txiki asko irabazi ditugu, baina hau da gure lehen lorpen handia», dio Kortak. Bilboko kanporaketa irabazi izanari esker, astebete pasatxo emango dute Donostian. Gainera, turismoa egiteko eta jatetxe onetan jateko aukera edukiko dute. Bihar parte hartzaileek Donostia bisitatuko dute, astelehenean Hondarribira eta sagardotegi batera joango dira, asteartean Zarautz eta txakolindegi bat bisitatuko dituzte, asteazkenean Tolosara joango dira eta txuleta jango dute, ostegunetan Bilbora joango dira, ostiralean Donibane Lohitzune eta Miarritze bisitatuko dituzte… Ez dira batere gaizki egongo, baina nahiago lukete txapelketa atzerrian jokatu balitz. Irabazten badute, datorren urtean Las Vegasera joango dira. «Ilusio handia dugu. Gehienetan Euskal Herriko bikote bat nagusitzen da. Ea zortea dugun…». Musean zortea ezinbestekoa dela dio. «Bikotea ondo ezagutzea oso garrantzitsua da, baina karta onak heltzen ez badira…». Korta mus zale amorratua da. «Euxebio eta bioi asko gustatzen zaizkigu karta-joko guztiak, baina batez ere musa. Izan ere, bertako jokoa da eta lagun asko egin ditugu musean jokatzen. Urretxu eta Zumarragan gazte askok jokatzen dute musean, asko neskak dira gainera, eta horrek asko pozten gaitu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT